Zarautz (Gipuzkoa)

Lehenago txori asko zegoen Zarauzko kaleetan

Lehenago txori asko zegoen Zarauzko kaleetan Lehen askoz txori gehiago zegoen, Zarautzen bertan, kalean. Lorategi asko zegoen, eta zozoak, birigarroak, txantxangorriak, kardantxiloak... Ehiza ere bazen, baina errespetu gehiago, eta txori txikiei ez zieten tiratzen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-037-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Lehen askoz txori gehiago zegoen, Zarautzen bertan, kalean. Lorategi asko zegoen, eta zozoak, birigarroak, txantxangorriak, kardantxiloak... Ehiza ere bazen, baina errespetu gehiago, eta txori txikiei ez zieten tiratzen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

(Txori-kantuez ari dira)
- Ta leheno bai?
- Bueno!
- Kalian bertan?
- Danian, kalian bakarrikan ez. Uain hamen itxiak dian habek danak, dana jardiña zan. Lekuan-lekuan itxe bat, eta bere buelta guztiyan dana jardiña, arbustuak, loriak, bestia. Dana txoriz betia eoten zan. Oain hoiek jun dia. Daben arboletan ta botatzen diyoe zea, ixtori hori, hautsa ta ixtoriya, eta, hor ez da bate gelditzen. Zozua ta birigarrua pixkat bai, zozua bastante.
- Txantxangorria?
- Uain 'e hemen kalian. Txantxangorriya azaldu iten da, pasaakua. Baiño urte guztiyan zozua eoten da, hemengo parke hontan ta, danian zozua, asko. Baiño lehenoko kardintxulo soiñua ta hori... Nik aitzen deten lekua, hola, zea da, Oriyoko kostatik hasi ta Donosti aldea hasten zeanian, hor itsasgaiñian, han aitzen da, zea, txoiya. Nunbait hua lekua garbiyo da, o jendia ez du, ez da botatzen han zea, benenoikan o ixtorikan, ta han txoiya sentitzen da. Baiña hemen ezta... Saoi bateko kantik ez da aitzen.
- Lehen 'e eskopetak 'e bai gehio izango zian?
- Baiño, eskopetak ez ziñun... Zenbat tiatzen ziñun, ba? Txoi-txikiyai ez, kardintxulo batei. Birigarro bat arbolan puntan kantari ai baziñan, ez ziyozun tiratzen, aitzen gelditzen ziñan.
- Bai?
- Bai, bai, bai, bai. Horrek kontzientziko karga ematen zun harei tirua ematia! Hoixe!
- Zu fiña izango ziñan?
- Ez, ez, ez. Errespeto hori bazan ordun, e, bai.
- Bai?
- Bai.
- Uain baiño gehio?
- Udaberriyan ta, bedan kantatzen aitu ta, jarri ta aitzen eon, askotan. Bat baiño gehio, hamengo arbolak haundiyak dia, zuhaitz luzia, goi-goian jarri, puntan-puntan ta kantari, goiza, egunsentiya, jarri aitzea. Hori askotan. Harei tirua bota? Bueno, hoixe bakarrik behar deu! Ezta... Ez, ez, hola zan. Ta ordun, birigarruai ta 're tirua gutxiyo iten zan. Eskopeta txikiyakin ingo ziyozun, baiña eskopeta haundiyakin behiñik behin urtian behin bukaeran, beda sartu baiño lehenoko egun batian o juten ziñan birigarrota, bestela ez ziñan juten. Garestiya zan, eskopeta haundiyakin birigarroa botatzeko, ta ez zan juten.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia