Mertxe Uria Aramendi
Zarautz (Gipuzkoa) (1920-2015)
Biografia
Zarautzen jaio zen, sei senideren artean lehenengo. Etxean "ama txiki" deitzen zioten, askotan anai-arrebak zaintzea tokatu baitzitzaion. Zarauzko Munoan eta Santa Marinan alokairuan bizi izan baziren ere, errepublika garaian aitak eta osabak etxea eraiki zuten Patxiku kalean, beraiek lan egiten zuten tailerraren gainean. Mertxek Santa Anako eskolan ikasi zuen mojekin, baina pena du lehenago ez joan izana herriko eskolara, han Maximiliana Orokieta baitzegoen, oso ospe oneko maistra. 14 urterekin Luis Tomaseneko karamelu-fabrikan hasi zen lanean, eta lau urte eman zituen han. Gerora, aitak Donostian altzari-denda jarri zuenean, hara joan zen Mertxe lanera, eta bertan jarraitu zuen erretiroa hartu arte. Egunero trenez joaten zen Donostiara eta hainbat lagun egin zituen treneko bizipenei esker. Irakurtzeko zaletasuna izan du txikitatik, eta horri esker, berak bizi izan dituen garaiez gain, badu bera jaio baino lehenagoko historiaren berri ere.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ZAR-151 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Eider Etxeberria | ||
ZAR-152 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Eider Etxeberria | ||
ZAR-153 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Eider Etxeberria | ||
ZAR-154 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Eider Etxeberria | ||
ZAR-155 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Eider Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute