Florentino Eizagirre Ayerza Bihurri
Zarautz (Gipuzkoa) (1941)
Biografia
Zarauzko Urteta auzoko Kortaburu baserrian jaio zen, 4 anai-arrebaren artean lehenengoa. Aitonaren aitonarengandik jaso zuten "Bihurri" ezizena, eta Florentinok ohore egin izan dio ezizenari, bera ere bihurrikeria ugari egindakoa da-eta. Baserriko lanetan gogor jardundakoa, eguraldi txarra zenean joaten zen eskolara. 14 urte bete baino astebete lehenago fundizioan hasi zen lanean; baina handik urtebetera, osasuna galtzen ari zela konturatu zenean, lana utzi eta Lizundiaren ehun-fabrikan hasi zen. Han 18 urte eman zituen: mekaniko-lanbidea ikasi zuen, eta gainera emaztea izango zuena ezagutu zuen bertan; 4 seme-alaba izan dituzte elkarrekin. 35 urte zituela, bere kontura hasi zen lanean beste lagun batzuekin, eta gerora kooperatiba sortu zuen. Erretiroa hartu arte bertan ibili izan da lanean.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ZAR-146 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Eider Etxeberria | ||
ZAR-147 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Eider Etxeberria | ||
ZAR-148 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Eider Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute