Partiduak Villabonakoen eta Iparraldekoen aurka
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-034-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Usurbilgo Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Eider Etxeberria - Joxe Torregarai
- Data: 2010(e)ko abuztuaren 31a
- Iraupena: 0:02:15
- Erref: USU-034/003
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Aisia » Kirola » Pilota
Transkripzioa
-Harekin hasi giñan eta geo harekin ibilli gea.
Joxe: -Politta da, e.
-Pixkat ikasi gendun bertan eta geo Billabonan'e bazeon, han'e beti ohittura hoi izandu huan. Ta geo haikin, haien kontra ta pixkat bat hola ibiltzen giñan.
-Billabonakoak eta Zubietakoak ziñaten orduan...
-Bai, bai. Gue garaiyan bai, baiño ikusten danez gerra aurrian toki askotan jokatzen zan, Usurbillen'e bai, Agiñan'e bai, Astiasun... Hola herri askotan.
-Hori ez zan gehio errekuperatu edo?
-Geo galdu in zan nunbaitt. Ez dakit ze pasa zan, galdu in zan. Gerra etorri zanian batez'e, gerra etorri zanian galdu zan. Geo ez zan, geo ez zan rekuperatu.
-Iparraldian?
-Iparraldian berriz han eutsi in ziyen. Han gue garaian behintzat herri askotan jokatzen zan eta oaindikan'e bastantetan jokatzen da.
-Baina zuek ez zinaten joaten Iparraldera...
-Bai, bai, bai. Bai, gu puxkat... kostatu zitzaigun ikastia. Hasi're berandu, hamasei bat urtekin edo. Hoi're in bihar da ba umetatik hasi bihar da posturak eta ikasteko ta. Gui ikaagarri kosta zitzaiun. Edadetuta hasi giñan eta. Baiño moldatu giñan, moldatzen giñan. Han'e danak ez dia oso onak, punta-puntakuak izaten eta. Baigorrin eta, Saran eta. Geo..., hola hiru edo lau herritan izandu gea. Saran askotan, Saran oso lagun onak giñun. Haik hona askotan etortzen zian eta. Oso lagun onak.
-Nola egiten zenuten hareako biajia?
-Kotxian.
-Baten batek eramaten zintuzten?
-Bai, bai. Kotxian eramaen giñen ta ekarri're bai ta.
-Eta haiekin nola hitz egiten zenuten?
-Hemen Santestebanen'e bai jokatu deu, bai. Santestebanen hor, ez dakit ba hiru-lau aldiz edo jokatuko gendun.
-Ta Iparraldekuekin hitz egiteko euskeraz hitz egiten zenuten edo nola?
-Guk bai, guk beti euskeraz. Ta haik'e bazekiten honbeste. Beren artian beti frantsesa erabiltzen zuen. Beren artian beti. Ta oaindikan'e bai.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!