Erromerietako giroa eta debekuak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-003-035 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Usurbilgo Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Eider Etxeberria - Joxe Torregarai
- Data: 2010(e)ko abuztuaren 02a
- Iraupena: 0:01:38
- Erref: USU-003/035
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren indarra , Aisia » Jai-giroa » Erromeriak
Transkripzioa
-Eta juten ziñatenian orduan, dantza eiten zenuten erromerietan edo ze...
-Dantzan in, sueltuan eta, baltsian eta.
-Baiña debekatuta ez zan egoten edo?
-Guri ez,
-Mutillei ez?
-Mutillai ez.
-Mutillak zeiñekin ingo zuten ba lotuan?
-Neskakin.
Nieves: -hemendik kanpoko herritan ez zeon hemen bezelako.
-Hemen bezelako zerik ez zeon.
-Zer zan, hemen bestetan baiño itxiao?
-Hemengo erretorian gorabeherak.
-Joxe: -Hemen eta Zubitan ere bai, e.
-Zubitan ere ez zien uzten.
Joxe: -Usurbillen eta Zubitan ez zien uzten.
-San Estebanen'e /Ixtebanen/ ez, San Estebanen'e ez zien uzten, Baltsian ez ien uzten, ez, ez, ez. Eta Agiñan'e ez dakit ba.
-Osea ke danok ihesi joaten ziñaten nun egin lotuan.
-Ba hemen neska gutxik uzten zuen. Geo ni [...] hasi nitzanian nahikua itten nun.
Joxe: -Baiño gutxi, ez zien uzten.
-Gogua bai dantzan eiteko.
-Bai. Honbre! Joe.
-Orduan ze musika izaten zan?
-Ba banda're bai ta. Orkestina're bai ta. Ba, ba, ekartzen zuen, ekartzen zuen. Ta horren aitta ttunttuna jotzen eta. Trikitixa, trikitixik ez, trikitixa geoztik hasi zan hemen. Oan bai mordua do Usurbillen trikitixa baiño.
-Eta dantza nun ikasten zenuten?
-Ba plazan, frontoiyean eta. Festetan berriz udaleko, han izaten zan bailia. Balkoi haundi hartan izaten zan festetan. Gaiñontzian frontoiyean.
-Egiñez ikasten zenuten, ez ziñaten juten klasera.
-Bai, klasera, ezta pentsatu're.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!