Ibaian arrantza egiteko teknikak eta tresnak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-002-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2010(e)ko martxoaren 26a
- Iraupena: 0:03:04
- Erref: USU-002/014
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Itsasoa » Lan-tresnak eta azpiegiturak » Lan-tresnak , Aisia » Mendia eta hondartza » Errekako arrantza eta ehiza
Transkripzioa
-Eta geo erriyuan harrapatu arrantzan, bueno, bueno, bueno! Hor gerra garaiyean Saldatxur edo deitzen zan mendi bat, hor jende asko hil zan, zeatikan hortik sartu zian naparrak eta Donostiko jendia zeonak, republikano jendiak eta hoik ta naparrak bestetik eta hor zea borroka haundiya izandu zan eta jende asko hil zan. Hor geldittu ezpatak eta puñalak eta hoitakuak hortik ekartzen genittun guk ordun. Eta ezpata haikin geo erriyuan, benga!, arraiyak harrapatzen.
-Bai?
-Bai, bai. Ollakuak eta; Ollakua. Ollakua zan hola pasatzen zan, baiño seiñalia uzten zunian metro bat aurreao bota bihar zan golpia, bestela ez zendun harrapatzen. Eta geo zeak'e bai, este, aingira haundik, "congrios". Galantak, honbestaiñokuak. Bai, arrantza asko itten gendun. Ta amorraiya eskukin asko. Amorraitan ibiltzen giñan, eskukin, e. Nik afiziyo haundia nun.
-Eta aingira haundiyak nola?
-Hoik batez ere zea, papelerak botatzen hasi zianian benenua, hoitakuak asko azaldu zien. Ta barbuak'e, barbuak baiño ikeragarrik, e, harrapatzen genittun. Ta txerrientzako. Etxian txerria gendun eta astoporruak menditik eta. Geo hartzen genittun barbuak hoitakuak, ta Michelindik zea bidoia txapazko hoitakuak ekartzen genittun, berrehun litrokuak, ta han jatekua jarri ta. Grasa haundiya izaten baizun barbuak. Jateko ez zian onak, jateko ez. Guk jan itten genittun ba amorraiya, geo angulak'e harrapatzen genittun presan, han zeakin junda, sare ttiki batekin junda, eta geo beste batzuk etortzen zian "xabalua" deitzen geniyon guk, eta zian lenguaduan tip..., lenguaduak izango zian nik uste det. Tipo hoitakuak. Eta hoik harrapatzen genittun, hoik harrapatzeko tablak genezkan jarrik, dana iltziak goitik behera jarrita ta zasta! harrekin. Geonek ateatako, ezpatak bakarrik zian, bestela erreminta danak geonek itten genittun. Ta aingirak'e erreka zikintzen zanian, juten giñen eta jartzen gendun makilla, deitzen geniyon "errosariyua", ta errosariyua zan hari batian jostorratz batekin zizariak, zizarez bete dana. Txitxariak, e, txitxariak pasa ta pasa ta pasa ta bete. Ta ordun hua jartzen gendun makilla baten puntan lurra juaz. Baiña bihar zun ura, ur zikiña. Ta orduan aingirak tak! heldu eitten zion, ta gora ateatzen gendun ta guardasola eregia; tak!, guardasolea. Bestela aingira zailla zan harrapatzen, oso zailla zan aingira. Tenedoriakin, tenedoriakin harrapatzen genittun.
-Tenedoriakin?
-Bai, klaro. harria altxa ta tak! tenedoria. Azkar, bestela fiiitt, fuera.
-Zenbat teknika, ez.
-Bueno! Beste erremedioik ez zeon. Dana jateko, e! Ez pentsa beste gauzeako.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!