Berorika noiz eta norekin
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-002-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Periko "Markesanekoari" buruzko anekdota kontatzen du. Berorika, zuka eta hika noiz erabiltzen zuten azaltzen du.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2010(e)ko martxoaren 26a
- Iraupena: 0:01:31
- Erref: USU-002/011
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak , Euskara » Tratamenduak , Euskara » Tratamenduak » Berorika , Euskara » Tratamenduak » Hitanoari buruz
Transkripzioa
-Eta Usurbillen anekdota ona bazan. Periko Markesenekua deitzen geniyon guk, markesa bizi zan ba eta oso mutil jatorra. Oain kargua kulturako kargua izan duAlavako diputaziyuan edo; kargu ona izan du ta. Hoi egun batian, don Francisko zan apaizetako bat, ta atzenengo meza eman du ta kanpoa zihoala argik piztuk oaindik eta Periko han errezatzen. Bakarrik elizan, beste danak alde egiñak eta. Ateatzekuan esan emen zion: "Periko, geo argik itzalduko al dittuk" eta: "Bai jauna, bai, juan hai beorri lasai" (barreak). "Bai-bai, juan hai beorri lasai". Horrekin parre earrak itten genittun.
-Apaizari orduan berorrika.
-Bai ba. Eta "jun hai".
-Apaizari berorrika eta medikuari ere bai.
-Bai, bai, "beorri". Eta aiton-amonei eta?
-Bai, bai. "Zu" ezta pentsatu're. Ezta pentsatu're aitta ta amai're.
-Aitta eta amari ere ez?
-Ez, ez.
-Eta "zu" nori?
-Zu daneiri. Hi oso gutxiri, anaieri eta; oso-oso laguna bihar zun izan hi esateko. Beste daneiri zu. Gu hola ohittu giñan.
-Amai ta "berorri".
-Bai. Errespetua dana, oso-osua.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!