Eskiulaz eta Biarnoko hizkuntzez
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ULA-002-031 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Eskiula Biarno da administrazioaz baina euskaraz egiten da. Badirudi Barkoxe eta Eskiula aldeak Zuberoako euskaldunek birpopulatu zituztela. Nolanahi ere, Biarnon euskaraz mintzatzen zen XIV-XV. mendera arte.
- Proiektua: Alex Artzelus Mujika
- Elkarrizketatzailea(k): Alex Artzelus
- Data: 2011(e)ko irailaren 09a
- Iraupena: 0:02:24
- Erref: ULA-002/031
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Euskara » Euskararen egoera , Euskara » Beste hizkuntzak eta hizkerak
Transkripzioa
-Eskiula, hori zer, Biarnoko herria, baina, euskaraz mintzatzen dena, holako zerbait, ez?
-Biarnoko bizkunde herrian egin nahi izan zen, beraz, Barkoxerik eta Atharratzerik eta, beharbada, Amiküzerik ere joan ziren eüskaldünak hor plantatü ziren hütsik ziren lür eli batetan. Eta ordian zonbaitek erraiten düe Biarno eüskaldünaren ondar bat dela, eta ez da hala, hor. Hor gaüzak hanitx aski ontsa dokümentatürik dira, badakie noiz eta nola sortü ziren horko etxaltiak eta. Egia da lehenago eüskaraz egiten zela Biarnon ere. Parte handi batetan galdü zen hamargerren mentetik, eta heben, Xiberoko Ühaitz ibaiaren peko aldian Biarnoko herriak üdüriz bi hizkuntzetan ari ziren hamalaugerren mente ondarrealat.
-Zer... horiek, Landa ta horiek, edo...
-Ez, heben, Xarrikotapiaren eta Salbaterraren arteko herriak.
-Ah, horiek.
-Horiek eta...
-Azpilda, eta...
-Bai, zeren etxeek, hor, bi izen bazütüen, izen bikoitxa bazizüen, eüskaraz eta biarnesez, bietara. Hala. Eta ber erran-nahiarekin. Eta hor pentsatzen da bi hizkuntzetan ari zirela. Beraz, hor eüskara galdü zatekian hamalau-hamabosgerren mentetan. Eta pentsatzen da Landan, eta alde hortan ere, Aramitzen, hamabosgerren mentian galdü zatekiala.
-Eta hor, Akitania, Bigorre eta...
-Hor, lehenago, bai.
Egilea(k): Philippe Etchegorry
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!