Felipe Areizaga Beain
Urretxu (Gipuzkoa) (1921-2013)
Biografia
Urretxuko Etxaburubekoa baserrian jaio zen 1921ean. 8 anai-arreba ziren familian. Aita Etxaburu bertakoa zuen; eta ama, Brinkolako Agerrezabal baserrikoa. Baserriko bizimodua eraman izan du beti, nahiz eta etxetik kanpo morroi-lanetan aritu zen osaba-izeben etxean, Legazpin. Soldadutzatik libre geratu nahian, Aparizio lantegian hasi zen lanean Zumarragan bonbak egiten; baina ez zuen zorterik izan, eta 3 urtez Ferrolera joan beharra suertatu zitzaion. Itsas armadan aritu zen. Basoan egurretan eta bideak egiten aritu izan da lanean; Zumarragako Santa Barbara bidea egiten aritu zen. Soldadutza ostean, Gabilondo zerra-lantegian egin zuen lan. 1954an ezkondu zen Etxaburu bertara, eta 5 seme-alaba izan zituen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
URR-021 | 2005 | Gure Nagusiak - Urola Garaia: Mende bat iruditan | Joxe Manuel Bereziartua | ||
URR-024 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Aitziber Otegi |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute