Herriko jendea lapurretan gerra denboran
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-017-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gerrari ihesi joanda baserrian bizi zirenean, sagastira joaten ziren umeak jolasean eta etxean arduratan egoen ziren. Gerra pasatu eta etxera itzuli zirenean, konturatu ziren gauza asko harrapatu zietela; harizko maindireak, esaterako. Herrikoak ziren lapurrak; handik laster, berarentzat gordeta zuten eraztuna elizan ikusi zuten beste baten eskuan.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2010(e)ko urtarrilaren 28a
- Iraupena: 0:01:33
- Erref: URN-017/018
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Ondasunen galera
Transkripzioa
- Bai ta geo gu umiak giñan eta klaro, ni goatzen naiz aizu, argiya're kasik oso argi ttiki-ttiki batekin ohian nola sartzen giñan basarri hartan. Zeatikan bestela, Santa Barbaratikan basarri hura zeon eta ez ikusteatik. Ta geo umiak izaten giñan gu [...], basarri horren aurrian saastiya zeon ta gu hara joaten giñan saarrak hartzea ta. Etxian sartuta ezin eon ta ezin kontenittu ibiltzen zian: "Etorri honea!" Ez zuen iñorrek ikusteik nahi handik. Ez dakit nola ez zuen basarriya, zeatu, bonbardeatu. Ta geo halango bolara pasa zanian, etorri giñan ya. Hoik Donosti aldea eo jun zian ta geo tropak Andoaindik honea sartu zian eta geo tropa hoik sartu zianian, ordun etorri giñan geure etxea. Eta goatzen naiz, gure izebak eta taberna ta zuen ordun ta desbalijatu zizkien bastante gauza harrapatu zizkien, baiño herriko jendiak e! Soldaduk ez, herriko jendiak. Bai.
- Gosia, gerra.
- Bai, gosia, bai, bai. Gosia baiño maindiriak eta harizko maindiriak-eta izaten zian ordun-ta. Ta geo eraztun bat goatzen zat. Nere izebak eta nere amak eraztun bat eosi zittuen ta nere izebak gordian zakan eraztun hoi, nik pixkat hazitzeako eta hua eaman in zien. Ta gure izeba horrek elizan baten bati ikusi hua, eraztun hua. Ta klaro, gure aittona zana hain zan fededuna ta hain zan gizona zan aittona: "ez kasoik in, utzi bere kontzientziak". Ta ordun holaxe zian.
Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!