Urnieta (Gipuzkoa)

Kanpotik etorritako jendea, pobrea baina oso jatorra

Kanpotik etorritako jendea, pobrea baina oso jatorra <p>01 00 06 Natik denda jarri zuenean, salmentak nolakoak izaten ziren azaltzen du: gutxika saltzen zuten; askotan, erosketak libretan apuntatzen zituzten, eta hilaren bukaeran etortzen ziren bezeroak zorrak ordaintzera. Kanpotik etorritako jendea pobrea zen, baina oso jatorra, zintzoa.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-013-042 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

01 00 06 Natik denda jarri zuenean, salmentak nolakoak izaten ziren azaltzen du: gutxika saltzen zuten; askotan, erosketak libretan apuntatzen zituzten, eta hilaren bukaeran etortzen ziren bezeroak zorrak ordaintzera. Kanpotik etorritako jendea pobrea zen, baina oso jatorra, zintzoa.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta nik denda jarri nunian'e, hoi da, zean, berrogeita honbeste urte, pues, ez pentsa oain bezela saltzen gendun... Libra erdi bat azukre, libra erdi bat oliyo, ehun gramo tomatia, lata haundi batetik... Holaxe.
- Lata guztik [...]
- Latak izaten zian bost kilokuak o hola, eta libra erdi bat, edo libra bat, edo beren ontziyakin etortzen zian ta. Oliyua're bai libra erdi bat, eta azukria're bai ta... Hola. Ta gero jendiok etortzen hasi zianian, kanpoko jende hau etortzen hasi zanian, ya orduako zeozer gehiyo zeon. Baiño xoxik ez zuen, eta dena apuntatu in bihar izaten zan. Eta eramaten giñun bi libretan, bat harek eta bestiak guk, egunian, egunen eguneko ze gastatzen zuen. Ta geo hillian behin kobratzen zuenian, etortzen zian pagatzea. Majiña bat libreta pasa diñat. beren libretakin etorriko zian, ta hantxe. baiño jende bat jatorragua etorri zan, pobria baiño bai jatorra. Bai. Hillan azkenian fin etorriko zian haik. Nik behiñik behin hala izandu ditut klientiak, oso onak. Esaten det, kastillanuak oso onak neretzat. Etxe batian bost famili ta egoten zian, basarri batian ta...
- Hura bizimodua.
- Bai, bai, oain kejatzen dira, oain kejatzen dira.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia