Senarraren lanak eta gudari izan zeneko gorabeherak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-001-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Senarra tranbiako gidaria zen. Gerora, kamioiarekin hasi zen lanean, tranbian jendaurrean lan egin behar baitzuen. Gudari izandakoa zen, eta fusilatzetik ozta-ozta salbatutakoa. Azkenean, SIGMAko inspektore izan zen.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2009(e)ko abenduaren 09a
- Iraupena: 0:01:33
- Erref: URN-001/030
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Lanbideak » Batetik bestera zebiltzanak , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka , Lantegiak » Ekonomia eta industria » Gipuzkoako lantegiak » Debabarreneko lantegiak
Transkripzioa
-Zure senarrak tranbian egiten zuen lana. Zer lan egiten zuen?
-Kondutor. Eta geo ibili zan kamioiakin. Bai, nee gizonak ez zun baliyo tranbietan "frente al público", ezin zun, zeatik bakizu ordun eozer gauza aitzen zan eta esaten zuen eta gudariya nola izandu zan, Castro Udrialesen harrapatu zittuen prisionero, eta anaiyagatik libratu zan zeatik anaiya zun oso asko zekiena, harrek Francokin uste det hitz egiten zula, frailia. Ta afusilatzeko bildurrakin anaiyak atea zun. Baiño ez zan oso kontentu etorri hua, e, zeatik bee lagunak danak han utzi kartzelan ta bea atea ta, anaiyakin izandu zun frentia, e. Aber zergatik in zun lana hua handik ateratzeko, lagun danak hantxe utzi bihar izandu zittula. Ta hola geo ibili zan, azkenian ibilli zan kamioiakin. Edadea. Ta geo kamioia zeatu eta izandu zun proporziyua Máquinas Sigma, hor inspektore jarri zuen. Ta hortikan erretiratu zan.
-Hori nun zegon?
-En la calle Garibay. Eta Elgoibarren do etxia, zan, oin kendua dola uste det, e. Oin ez det uste donik. "Máquinas Sigma no hay ahora".
-Josteko makinak?
-Bai, josteko makinak. Eta halakoxe bizimoua.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!