Aita Gorbeiako artzaina
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan UBI-005-037 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2009(e)ko abenduaren 11a
- Iraupena: 0:02:44
- Erref: UBI-005/037
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizkizunak eta otoitzak
Transkripzioa
-Eta zure aite pastorie zala esan dozu.
-Bai, bai, bai.
-Ta ze eiten eban, denbora asko mendixen? Edo…
-Bai, bai jute zien badakizu ze eiten auren? Aber, jun udabarrixen ba azurixek eta egote zien martixen ta aprillien. Ta gero, ba joaten zien hemetik Gorbeixera, hara kurutzie dauen inguru-ingurure, juten zien ardixek han egon daitezen sanuau. Ze hango bedarra zala hobie. Ze hemen behien ba bedarra abundantiaue dau, baina zingirak eta dauz, badakizu zer dan zingirie? Bai.
-Lakua, lakue ez?
-“Como”, zingira “es como muy aguau, y hierbas allí”. Bai, ta ba harek bedar ustelak direla txarrak. Ta gero iten jakie “kokaldie”, “kokaldie en término de de pastores dicen”. “Kokaldie es como, como le salian un bulto aqui, como una tuberculosis o algo así”.
-Ardixeri?
-Ardixeri. “Pues así como tuberculosis” beste bat izingo zan. Ta gero hil iten zien, makal-makal. Ta gero hori azartau ez iteko, juten zien hara gora ba ardixek sano egon daitezan. Ta gero geruau pastillak emote otsiezan hemen behien egon arren ez jakixen etorri ba hori gaixue. Ta gero, gero geruau be bai juten zien baia gitxiau, hara Gorbeixako kurtzen ondo-onduen e! Ni joande nau hara udan aste guztixetan ba gaztaiak eske astuaz e! Ni ta beste neska bat juten gintzezan, bere aite be han egote zan ta txabolan, ta egoten zien. Jungo zien junio inguruen ta ba etorriko zien Domu Santu egunien, “de vuelta!”. Ta harek egote zien han aste guztixen. Ordura arte aste guztixen hantxe, ta gero etorten zien gaztaiek ta inde nire aite be ta beste batzuk be mezetara, hamaiketan egoten zan mezie ta. Hamaiketarako etorte zien mezetara goizien bai, handik. Gaur etorko zien bai, handik. Goiz-goizetik jaikite gaztaiek in ta gero mezetara hamaiketarako etorte zien domeketan, ta gero ba joaten zien atzia, ba amak ipinte otsien ba akordetan naz ba afaiteko edo ba tortilla apur bet edo ipinte otsen bokadillue, ta ba joaten zan aite. Ta gero ni joaten nintzen ez dakit ba zein egunetan, aste bitartien, gaztaiek eske, astuaz. Ta han egoten zien. Orduntxe arte!
Egilea(k): Ane Leturia
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!