Aita Gorbeian artzain
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan UBI-005-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2009(e)ko abenduaren 11a
- Iraupena: 0:02:16
- Erref: UBI-005/015
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Errepresioa , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Ihes egin beharra
Transkripzioa
- Ta gero, nire aite, nire aite ba gerrie akabatute etorri zan, etorri zan, ta buelta, ta buelta! Ta bizite gintzezan hor etxien ta gu etorri orduko ba horrek Otxoatarrak biziten ziren seguru hor, harek be, ba ezebez. Ta gero, ba aite joan zan Gorbeixera, ba, betiko modure! Ta Gorbeixetik ekarri auren Guardia Zibilek zertute, eskuek lotute. Ze irizten dotsezu? Gorbeixetik ekarri daure bera ta bera ta Patakonesan ba horko zera, Markitos, horrek Julenen osabie, osabie, Julenen osabie. Gorbeixetik, eskuek lotute. Akabo ze! Ta gure aitek ez auen gure gero gerra kontuek berbaik be ein gure, esaten oan “berotu eiten dostie ta, ez dot gure jakin ezebe”.
- Akordu txarra.
- Bai, bai, danak txarrak, danak txarrak.
- Ta orduen e karo, zure aitte pastorie zan.
- Bai
- Orduen ebakuau noiz in zeñien, gerriek urten ebanien?
- Ba hemen urten auen ba, juliuen ta Domu Santu egunien jun gintzezan hortik beherantza ba burdixen hartute geure traste zaharrok Zeanurire lehenengo. Hara, bere, ba komisarion lekurantza, hantxe lehengo egunien edo egon zentzien hara, ha etxie inaugurauta zerien?
- Biloba: bai, bai.
- Ba harexe ondoa, bai, haraxe ondoa! Hangue zan ama ta, hangoxe bertakue. Ta ba haraxe, akordetan naz han be egon gintzezela, ta gero handik be ba hemen gerrie bertan-bertan ba handik beherantza beherantza atzera. Ta bueltan etorri zan ta Gorbeixetik ekarri auren, ta gartzelara artez, Karmelora. Ezer jakin barik. Ta berak esate hauen, “nik jakin banaben neuri in biher ostiela zeozer etorko nintzen bai! Etorko nintzen bai!”. Pentsau bez, berak zelan ez auen in ezer!
Egilea(k): Ane Leturia
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!