"Aita eta semea" izeneko narrazioa
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan TOL-072-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
"Euskalzale Aldizkaria" izenekotik hartutakoa da pasarte hau. Bilbon sortutako aldizkari honen zuzendaria Resurreccion Maria de Azkue zen. "Aita eta semea" izeneko narrazioa da.
- Proiektua: Rudolf Trebitsch-en euskal grabazioak (1913)
- Elkarrizketatzailea(k): Rudolf Trebitsch
- Data: 1913(e)ko abuztuaren 28a
- Iraupena: 0:01:56
- Erref: TOL-072/001
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Emalea: OAW
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Ipuinak, mitoak eta istorioak
Transkripzioa
Uri txiki bateko burunausie.
Egun batean, pertz-kondoa gorde etziotelako, bi urteko umea bañon areago negarrez egondu zan gizon bat esanaz emaz[teari] etziola naitasun aundirik, ba naiago izan zuela semetxoari eman pertz-kondoa. Urrengo igandean aia egin zuan emazteak, eta semetxoak jan baiño len, oietako bat bialdu zuan Meza nagusi ondoan senarrarengana esatera etorri zeiela azkar etxera pertz-kondoa jan nai bazun. Mutilla joan zan aitari albiste au eramatera; ordu onetan zegoan ura uri-etxe edo konsejuan iganderoko billeran. Sartu zan semea erriko jaunak arki ziran lekura eta danen aurrean aitari esaten dio:
- Aita, amak esan dit pertz-kondoa mizkatu nai badu, len bait len joateko.
Lotsaturik, ark egiten dio beatzarekin keiñu bat adieraziyez ixillik egon dedilla.
Mutill errugabeak, kemen aundiaz, orduan dio:
- Bai, oain ixillik egoteko diozu, eta joan dan igandean bezela amak gorde ezpazuan, nearrez jardungo zenduan umeak bezela.
Au aditu ondoan, ze esanik eztago, erriko jaun guztiak algaraz eta farrez asi ziran, eta gure alkatea lotsaturik gelditu zan.
Alaz guziaz ere etxera iritxi zan ean pertz-kondoan galdera egin zion lenengo emazteari.
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!