"Ihauteriak" izeneko olerkia
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan TOL-071-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
"Ihauteriak" izeneko olerkia. Euskal ihauterien euskal izaera galbidean doala dio, moraltasun galera tarteko. "Euskalzale Aldizkaria" izenekotik hartutakoa da pasarte hau. Bilbon sortutako aldizkari honen zuzendaria Resurreccion Maria de Azkue zen.
- Proiektua: Rudolf Trebitsch-en euskal grabazioak (1913)
- Elkarrizketatzailea(k): Rudolf Trebitsch
- Data: 1913(e)ko abuztuaren 28a
- Iraupena: 0:02:02
- Erref: TOL-071/003
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Emalea: OAW
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kantak » Bertsoak
Transkripzioa
lñauteria
Autza dan gorputz argaltzuari
gozagiroak emanaz
igaro dira Iñauteriak
"Urrengo arte" esanaz.
Jesus maileak, zeinbat naigabe
arratzalde eta gabaz,
egun oietan eraman ditu
loikeriaz ta birauaz.
Mozorroturik beren buruak
Jantzirik soiñ txit nabarrak
jira ta bira neska-mutillak
emen oju, an algarak,
ibiltzen dira lotza galdurik
emanik laztan zatarrak
apaindurikan beren laguntzaz
nazkagarrizko baztarrak.
Euskal izkuntza, soñu ederrak,
mutu gelditu zerate?
Errugabeko dantza garbiak,
noiztandik erren zaudete?
Artzal-jaitako billera onak,
nork gaueratu zaituzte?
ltz batean, nork azpikoz gora
euskera bana digute?
Erdal etzaiak landatutako
Sasi-arrotz puzoidunak,
zain mingarriak zabaldu ditu
esnatzeko lo daudenak;
aiñ eraskorrak dirade berriz
mentu txar oien aztarnak,
non itzatzirik arkitzen geran
zorigaitzez euskaldu[nak.]
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!