San Anton jaiak
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan TOL-071-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
"Euskalzale Aldizkaria" izenekotik hartutakoa da pasarte hau. Bilbon sortutako aldizkari honen zuzendaria Resurreccion Maria de Azkue zen. San Anton jaiaren berri ematen du, lehenagokoak eta grabazioko garaikoak alderatuz.
- Proiektua: Rudolf Trebitsch-en euskal grabazioak (1913)
- Elkarrizketatzailea(k): Rudolf Trebitsch
- Data: 1913(e)ko abuztuaren 28a
- Iraupena: 0:01:59
- Erref: TOL-071/001
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Emalea: OAW
- Gaia(k): Aisia » Jai-giroa » Herriko ospakizunak
Transkripzioa
San Anton antziñian ... eta San Anton gaur. Nola ezagun dan egunetik egunera ari gerala aurreratzen... atzera!
Oroitzen naiz gaztetxoa nintzala nere jaiet-erritxoan zenbateraiñoko larria edo naia edukitzen genduan egun zoragarri au ospatzeko; bada urteoro egun orretan izan oi zan zerri aundi baten errifa edo norentzat izana, aitorturik San Anton deritzan anai kidearen onerako zala orretan irabazten zan dirua. Goiz goizetik asiko ziran anaikide orretako buruzari edo kargudun jaunak etxerik etxe papertxo batzuetan izkribatuaz izen ta izen-gañak bakoitzeko errealtxo banan, eta berealaxen osatzen zan zerriak balio zuben ainbeste, kontuan idukirik anaikidetarrak bakarrik izaten zutela sarbidea jokura.
Eta gaur? Gaur ere bada, bai, zerriaren errifa, bañan... lengo moduban! Ezta aldeko ere.
Bi edo iru illabetez lendik asten da, beste eginkizunik gabe, kalerik kale, jai eta lan-egun, gizon bat eztarria urratu-bearrean irrintzika: Rifa; tira errialian billetia; quien me compra? akabatzera dijoaz... Eta doi-doi saltzen ditu egun orretarako; orrenbestexe denboran buruan!
Eta nola ez, baldin lautatik bat petxetarako bear bada; irutatik bi, onelakontzat; erdia, alakontzat; egunetatik onenbeste... besteren batentzat!
Nork eta errazoiarekin galdetuko ez du: Zenbat balio du zerriak, eta norentzat dira irabaziak?
Atzera gaitean, atzera gaitean... aurrera!
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!