Ezeizabarrena baserria
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan TOL-023-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ezeizabarrena baserriaren izenari eta historiari buruz hitz egiten du.
- Auzoa: Urkizu
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2010(e)ko ekainaren 04a
- Iraupena: 0:01:48
- Erref: TOL-023/002
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriaren historia eta kokalekua , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
- Ezeizabarrena etxeko apellidoa dezu zuk?
- Bai. Hiru Ezeiza dia eta hau barrenekoa.
- Nola dia? Ezeizagoikoa…
- Bai, Ezeizagoiena, Ezeizabitarte ta Ezeizabarrena. Bai.
- Garai baten hirurak famili igualanak zian, o?
- Ez det uste. Ez det uste. Hemengoak gero in zula edo… Baiño gure etxen dokumentuk [eta hauk] danak 1600ekuak dia, e? Atzeko berriik ez dakiu.
- 1600enian etxe hau bazan, ordun?
- Bai. Bazeon, bai, bai. Eta lehenbiziko, ordun, alaba, ikusten danez /ikusteanez/, semeik gabe zan ta kanpoko batekin ezkondu zan. Ta harrezkeo beti semiak izan dia.
- A, bai?
- Bai, maiorazkoak.
- Leheno alaba baldin bazan zaharrena…
- Alaba bat 1600en edo ordun ezkondu zan napar batekin.
- Zuek, ordun, odol naparra daukezue?
- Bai, [Jaintorena] edo ez dakit nola zan. Baiño aman apeliduak segitzen du harrezkeo beti.
- Ezeizabarrena izan dia hemen danak?
- Bai, harrezkeo bai. Ta harrezkeo beti semiak izan dia, e.
- Orduan, 1600etik danak Ezeizabarrena apellidua hemen?
- Bai.
- Histori puska bat bada, e?
- Bai. Beno.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!