Txanbrak, kankanak eta buruko zapia
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan TOL-006-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gazte garaian, nola janzten ziren azaltzen dute. Emakumezkoen txanbrak nolakoak ziren kontatzen du: lepo aldean itxiak, paparrean botoiak eta gerri aldean bolanteak. Gonak, berriz, beltzak edota "pinttoak" izan ohi ziren, eta kankana ere jarri ohi zitzaion "harrotzeko". Emakumeak 40 urte ingururekin hasten ziren buruan zapia jartzen.
- Auzoa: Bedaio
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2009(e)ko azaroaren 24a
- Iraupena: 0:01:57
- Erref: TOL-006/013
- Kodifikatzailea: Ainitze Oruesagasti
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Arropa eta oinetakoak
Transkripzioa
- Garai haietan ze erropa jazten zenduen? Nik ez det imajinatzen, ba, nola jazten ziñaten.
- Maria: Oain ikusten da, e, garai haitan´e gonak eta… Ordun txanbra beltxa esaten zitzaion, brusa beltxa bezala, txanbra. Itxik, botoi beltxakin ta. Hemen bolante pittin bat izaten zun, ta itxie, bere kuello itxiekin. Txanbra. Ta gero gona beltxa, o pintto… zea, txuri-beltxa. Eta hoi´re asko ibiltzen zien. Asko. Ta brusa txurie. Brusa txurie eta gona, esan dizutena, pintto hoitakoa ta beltxa. Eta dena estilo hortakoa, kolore hortako zea ibiltzen zan.
- Eta pañueloa ibiltzen zenduen?
- Maria: Ez, gaztek ez. Ez. Behin edadeko… Emakumek ze? Berrogei urte ezkeoz hasten zien hemen pañolo ta zea hoikin. Pentsa zazu ze… Ta oain, [beira], zea. Eta, gaiñantzen, ez. Gaiñantzen, [beak] zeatu ta…
- Maitere: Lehenao beste bat izaten zan…
- Maria: Moño in ta, jenealen…
- Maitere: … kankan esaten zitzaion. Dana harro-harro-harro ein, zeiñek baiño zeiñek harroago jarri.
- Maria: Gona, kankan esaten zitzaion.
- Kankan, azpiko gona?
- Maria: Azpiko gona zeatu.
- Maitere: Azpikoa ta gaiñekoa´re bai, e?
- Maria: Bai, bik, karo, gaiñekoa zeatzeko.
- Maitere: Dena holaxe harro-harro-harro ein ta…
- Zenbat harroago, politto?
- Maitere: Zeiñek baiño zeiñek harroago jarri ibiltzen zan jendea. Kankan esaten zitzaion ordun harri. Gogoratzen al zea? Kankan.
- Maria: Kankan. Bai, bai. Kankan esaten zitzaion. Kankan esaten zitzaion harri.
- Maitere: Hoik guk ezautzen genduna.
- Maria: Bai, kankana, “el cancán”. Gona kankan, buelokin ta. Baiño brusa txurie kantidadea ibiltzen zan. Ta beltza´re bai. Gona beltzak eta brusa txurie kantidadea ibiltzen zan. Ta soiñeko ttanttodunek-eta ordun´e jartzen zien.
- Maitere: Bai, gonak eta […] ibiltzen zien, denetatiken.
- Maria: Bai, denetatik ibiltzen zien.
- Maitere: Ordun ez zan ikusten oain bezela galtzaik-eta, e! Ez, ez.
- Maria: Bai, zea! Ez.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!