Maria Dolores Leunda Artola

Tolosa (Gipuzkoa) (1925)

Biografia

Tolosako Iturralde baserrian jaioa, Santa Luzia auzoan. Ama anoetarra zuen, eta aita, berriz, jaiotetxe berekoa. Gerra aurrean, Maria Doloresek sei urte bete zituenerako, bi tokitan zeuden ikastolak Tolosan: bat Gorriti plazan eta bestea Laskurain kalean. Bera, Laskurain kaleko ikastolan hasi zen, beraz, ikasten. 11 urterekin, 1936an, batxilerrean eman zuen izena. Bere garaian ikastolako bakarra izan zen. Neska eta baserrikoa izanik, are harrigarriagoa zen bere kasua. Urte hartan gerra hasi zen. Batxilerra 'Sagrada Familia'-n, "Frantsesetan" egin zuen, ikastolak ez baitzuen batxilergoa egiteko prestakuntzarik eskaintzen. Valladolid-en egin zuen batxilergoko azterketa, eta hala atera zuen titulua. Ondoren, magisteritza ikasi zuen, eta gerra ondorenean Tolosako 'Laskurain' ikastola birsortzen aritu zenetako bat izan zen. Irakasle lanetan aritu zen geroztik, ikastolatik erretiroa hartu zuen arte.

Zintak

KodeaDataProiektua
TOL-031 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Ikastolan ikasi zuen Errepublika garaian Bideoaren ikonoa
2 Garai hartako batxilerra Bideoaren ikonoa
3 Azterketaren bezperan anaia hil Bideoaren ikonoa
4 "Kulturak jendea berdintzen du" Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
5 Mojetako azterketak Bideoaren ikonoa
6 Ikastolara joateko arrazoiak eta hizkuntzekiko filosofia Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
7 Ikastola gerra aurrean eta gerra ostean Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
8 Irakasle-ikasketetatik ikastolarako bidea Bideoaren ikonoa
9 Ikastolaren hasieran gurasoek izandako meritua Bideoaren ikonoa
10 Ikastolan erlijioa bai ala ez? Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
11 Infernua eta zeruari buruzko gogoetak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
12 Gerra zibila gaur egungo egoeraren aldean Bideoaren ikonoa
13 Inauterietako mozorroa Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia