Leonor Izagirre Iturbe

Sukarrieta (Bizkaia) (1921)

Biografia

Sukarrietako Arrospe baserrian jaio zen. Aita bertakoa zuen, harrobiko hargina; ama, ostera, Busturiko Madariaga dorretxekoa. Zazpi neba-arrebatan gazteena eta alaba bakarra izan zen. Primo de Riveraren garaitik XXI. mendera arteko Sukarrietako lekukoa izan da Leonor. Baserriko bizimodua ardatz izan zuen familia honek, Gerra Zibilaren eraginak hurbil ezagutu eta jasan zituen. Neba bat Agirre lehendakariaren eskolta izan zen eta Iruñeako San Kristobalgo gotorlekuan izan zuten preso. Beraiek jaioterria utzi eta batetik bestera ibili ziren ebakuatuta: Bakio, Bilbo, Ortuella... Sukarrietako herriaren eta bertako bizimoduaren berri eman zigun Itziar Goirigaz batera egindako elkarrizketan.

Zintak

KodeaDataProiektua
SUK-005 2014 Sukarrietako ahotsak
SUK-006 2014 Sukarrietako ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Madariaga dorretxekoa zuen ama Bideoaren ikonoa
2 Sukarrietako harrobia Bideoaren ikonoa
3 Sukarrietako mugak, Sanikole Bideoaren ikonoa
4 Itziarren ama Arana Goiriren emazteagaz kartzelan Bideoaren ikonoa
5 Arana Goiriren alarguna kartzelan Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
6 Sabino Arana Sukarrietan bizi eta hil Bideoaren ikonoa
7 Maisu gogorra, hagina apurtu zion Bideoaren ikonoa
8 Sukarrietako antzerkiak Bideoaren ikonoa
9 Sukarrietako dantza-taldea Bideoaren ikonoa
10 Leonorren neba miƱoia, heriotza-zigorrera kondenatua Bideoaren ikonoa
11 Itziarren ama kartzelatik gaixo irten eta nebari bularra beste emakume batek eman zion Bideoaren ikonoa
12 Gerrako ebakuazioa Bideoaren ikonoa
13 Jaioberrian patinean ezkutatuta Bideoaren ikonoa
14 Neba presoaren umeak jagoten Bideoaren ikonoa
15 Ebakuazioan erasoen erdian kalera irten zenekoa Bideoaren ikonoa
16 Salatari bategatik Sukarrietako emakumeak kartzelan Bideoaren ikonoa
17 Kartzelako ezkutuko mezuak fardel zikinen artean gordeta Bideoaren ikonoa
18 Batzokian batzen ziren dantza-taldekoak Bideoaren ikonoa
19 Gerran dantza-taldeko arropak lurperatu Bideoaren ikonoa
20 Uhagonekoei dena errekisatu eta semea fusilatu Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia