Soraluze (Gipuzkoa)

Bonbardaketak eta hildakoak Bilbon

Bonbardaketak eta hildakoak Bilbon Bilbon zapatila lantegia zegoen, eta bonba erori zen. Ikustera joan ziren, jendea ezin atera... Jende asko geratu zen han. Bonbardaketak, egunero. Bera ez zen ezkutalekuetara joaten; ahizpa bai. Argia kentzen zuten, baina hegazkinak ikusten ziren. Sirena entzuten zenean, denak korrika. Hegazkin alemanak. Italiarrek oso behean egiten zuten hegan, ametrailatzen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-056-031 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bilbon zapatila lantegia zegoen, eta bonba erori zen. Ikustera joan ziren, jendea ezin atera... Jende asko geratu zen han. Bonbardaketak, egunero. Bera ez zen ezkutalekuetara joaten; ahizpa bai. Argia kentzen zuten, baina hegazkinak ikusten ziren. Sirena entzuten zenean, denak korrika. Hegazkin alemanak. Italiarrek oso behean egiten zuten hegan, ametrailatzen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Bilbon asentau ziñaten orduan, Gordoniz kalian, eta gero zer, eskolara ta?
-Keba! Bai, eskolara. Eskolara? Bai. Eskolara las bombas, bonbazuak joaten zien danak hara.
-Bai? Zeuk ikusi dozu bonbak jausten Bilbon?
-Hara!, ikusi neban bakizu zer? Fabrika, zapatillen fabrikia, zela zan? Ze marka zan haura? Aiii! Bueno, han bonbia jausi zan eta han jente asko zeuan, eta ze pasau zan? Zer bat bakarrik, entrada bat bakarrik. Eta /da/ hantxe jausi bonbia. Jentia, jun giñan ikustera. Entzuten zan kanpotik: "Sacarnos de aquí!" Ez dakizu /eztakizu/ zelako penia emuten zeban. Eta /da/ eziñ etara-ta, azkenian ez dakit /eztakit/ ze in zeben. Gu jun giñan handik. Jente asko geratu zan. Zela zan haura?
-Eta sarri bonbardeuak?
-Puf!, egunero. Egunero.
-Egunez?
-Egunez eta gabaz eta danian. Bueno, egunero. Egunez be bai. Baiña gabaz be bai.
-Eta bazeunken ezkutatzeko lekurik edo? Refujixorik edo?
-Bai. Hor porrejenplo zaltaixan edo /ero/ halakotxe zuluak eta. "Ahí véte tu si quieres", gu ez giñan juten. Nere aiztia zarrena bai. Puff. Haura korrika juten zan. Sustau itten zan segittuan. Txakurrekin, danekin sustatzen zan, eta /da/ abioiakin, ene! Argixa kentzen zeben, eta gu, Resu ta bixok han zera abioiak ikusten. Eske refletorekin ikusi eitten zien. "Ese es, mira, alemán, alemán. Ese es alemán, alemán".
-Ze joten zeben, abioiak zetozenian, alarmia edo sirenia edo?
-Bai, sirenia: duuuu!
-Danak aintxintxika joango ziñazien.
-Danok, danok korrika.
-Orduan reflektoriekin ikusi eitten zien abioiak?
-Bai, abioiak.
-Bastante baju zebitzen abioiak.
-Bai ba. Baju, hoixe baju.
-Ezautu ta dana eingo ziñuzen. Hau atzokua da edo, ez?
-Keba, ez. Hori ez baiña bueno. Gero bestian alemanak. Italianuak. Harek bai behian. Kasik kasi hola ikusten zien.
-Arpegixa ixa soldauei, ez?
-Bai. Ta-ta-ta-ta! metrailletakin. Eziñ harrapau, gu korrika. Eziñ harrapau.
-Zuek bixkorrauak balak baiño.
-Bai.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia