Donostiatik Plazentziara, gero Bilbora
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-056-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Juan Martin Elexpuru
- Data: 2009(e)ko martxoaren 23a
- Iraupena: 0:04:26
- Erref: SOR-056/025
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Garraioak » Trenak , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Ihes egin beharra
Transkripzioa
-Gerrara bueltauta, Donostian zenbat egun egin ziñuzen gerria urtenda gero?
-Asko ez. Eske gure ama zeuan hola atian, marmola zeuan hola, eta /da/ haura kendu eta bera egon zan tokixan zulo bat. Esto, zera etorri zan, metraillia. Eta esan zeben "del barco, del barco que había venido". Ez dakigu /Eztakigu/ nundik etorri zan. Eta gure ama sustauta: "Ene, vamos a Plaentxi". "A Plaentxi", danok Plaentxira. Eta /Da/ gero han gendezen, nik nere erropia ahaztu edo /ero/ ez dakit /eztakit/ ze. Aztu.
-Donostian ahaztu?
-Donostian ez, Plaentxin. Hara eruan eta gero han aztu. Eske gu jun giñan, amak esan oskun: "Porqué no vais a donde los tios de Osintxu?" Bisittara, ezta. A, joan ingo gara. Jun giñan. Lengusiña bat Eibarkua eta nere aiztia ta ni, hirurok. Jun giñan eta /da/. "Oiñ egon, [...] dauzkat, egon egon puxkatian, emun bihotsuet, ez jun". Eta guk: joan ein biou" ta. "Ez, ez, egon, itxoin, itxoin". Itxoitten. Aittaitta dator, prixaka. "Ai, ume, joan segittuan etxera, eske trena dator, trena ipintzen dabe hamarretan eta /da/ jun in biha zate danok eta; jun etxera". Koittaua oiñez etorri zan. Eta /da/ danok gertauta, eta /da/ gu ezebe barek. Bagoi osua gure familixakua.
-Bilborako?
-Bai.
-Eta Donostiatik Plazentziara be trenian etorriko zinaten.
-Trenian, bai ba. Orduan trenian. Bai, orduan ez euan autobusik eta oingo moduan. Orduan ez euan halakorik.
-Eta Plazentziara bueltau ziñatenian, Plazentzian ze giro edo ze. Nahastuta egongo zan ba, ezta?
-Bai, hoixe nahastuta, ondo nahastuta, gaiñera. Gure familixan bat karlistia zan. Haura geratu zan Plaentzin. danok Bilbora, danok jun giñan Bilbora. Eta /da/ gure aittita ba geratu zan estaziñuan negarrez. Pena bat. eske harekin bizi zan, karlistiakin bizi zan eta /da/. Ja-ja-ja-
-Orduan bixak bakarrik eta beste danak aurrera joan ziñaten.
-Bai, hamar zien, hamar anai-arreba.
-Jente asko joan zan Plaentxitik zuekin batera?
-Puff. Trena beteta luze-luzia, pon-pon-pon. Aillegau giñan eztakit noiz, eta en la afueras de Atxuri egon giñan, eta emun zoskuen hola baso, esnia baso batekin danoi, ala!, aiba. Eta hantxe egon giñan. Eta hurrengo egunian ba etxia billau bihar bizitzeko ta etxerik ez eta. Gu geratu giñan zubixan. Zubi haundiena. Zela da haura?
-Bai, Bilboko San Antongua edo aiuntamentukua edo Arenalekua edo?
-En el Arenal. Arenalekua. Hantxe gertu giñan gu hola baztar baten, maleta danak laga oskuen han eta /da/. "Cuidar esto, e, cuidar esto, enseguida venimos". Enseguida?, bai. Egon da egon da egon da egon, eta halako baten: "Tú qué haces aquí?". Etorri da bat eta gure goikua, gure goikua Donostiakua. Naparra zan haura be baiña andra bat! Gabardiñak eitten bizi zan haura, jostuna zan. Eta harek: "Nada, ya tengo yo casa. Ala!, venir, tenéis que venir a mi casa. Haura zan etxekua, gure etxian beti egoten da gure etxian da gure amakin-eta /da/ lagun haundixa. "La segunda madre", beti esan dou. Eske Barzelonan be juntau giñan, Bilbon be bai, danian. Eta /da/ eskerrak berai, asko lagundu zoskun.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!