Soraluze (Gipuzkoa)

Zilarrezko duroak

Zilarrezko duroak Lehen ez zen apreziatzen zilarra. Geroago etxerik etxe zilarra batzen ibili omen ziren batzuk. Euren amak ezkondu zirenean duro bana eman zien eta berak bere seme-alabei. Amadeo erregearen irudi zuten duro haiek.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-041-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Lehen ez zen apreziatzen zilarra. Geroago etxerik etxe zilarra batzen ibili omen ziren batzuk. Euren amak ezkondu zirenean duro bana eman zien eta berak bere seme-alabei. Amadeo erregearen irudi zuten duro haiek.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Orduan ez zan apreziatzen zidarra ta! Eta gero berriro badakizu zidarra zela… batu zittuen danak hemen.… alemanak ziala, ez ziala ta. Danak, zidarra dana batu zeben etxerik etxe. Baiña gure amak laga zittuan berrogeita hamarren bat edo gehixao, e… [duro han], ta ezkondu giñanian danori emon zoskun. Neri emon zostazen hamar eta semieri be bai ta danori partidu zoskun. Ta nik uste, ezkondu dianian, neuk emon notsen. Ondio nausixak eukiko dittu gurian. Amadeo “ no sé ”… [zein da?] hemezortzi? Zelakua zan? “Mil novecientas dieciocho”kua edo erregia, Amadeo “ no sé cuántos ”. Erregian, e… zera be baneukan. Eta etorten jatan hemen joiero bat eta esan notsan: “Hemen ez dakit zidarrana zenbat aintzen dosten. Hiru bider gehixao ta zidarra pagatzeko” ta “Ez eizu saldu, Maria, horrek egunetik egunera balixo dabe gehixao-ta!” Gorde ein nittuan harik eta umiak ezkondu arte!
- Ondo.
- Ez daukat oin, e! Emon notsen. Batari ezkontzeko. Ezkontzeko be arrak eruaten zian lehen. Eta neu be pezeta bikuekin ezkondu nitzan, pezeta biko zidarrekin. Badakizu. Oin bape bae. Oin juezetik eta ez da diru hori usauko. Baiña esne kinzenok holaxe [erretzen] nittuan.

Egilea(k): Estitxu Irisarri

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia