Soraluze (Gipuzkoa)

Frontea; batailoiak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-027-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Laredo aldera ihesi. Batailoiak. Anaia, Iñaki, gudari ordurako. Egoera oso gogorrak bizi arren, pertsona egin egiten da; beldurrik ez. Frontean zeudela, jatekoa nola eramaten zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Illunetan, e! Ta halaxe allegau giñuazen Castro Urdialeseraiño [...]. Oiñez, oiñez ein genduan.
- Ta orduan [...] gudarixen zerakin? Batalloian edo, hola, bestela?
- Artian ez. Ni ez artian. Iñaki bai. Iñaki orduan jeuan batallon zerian... "Batallón Sasetan" jeuan haura. Baiña ni, gero, allegau nitzanian Laredora-edo, ba, nik jan be ein bihar najuan ta zera, ta orduaintxe honek batalloiak etorri zittuan. Batzuk hamar lagun bakarrik geratutakuak be bai batalloi osotikan. Prisionero einddakuak, Bilbon geldittutakuak, [...] garatutakuak eta abar. Ta gero han izan zuan batalloietako Sasetakuak eta beste batzuekin formau zuan "Batallón San Andrés". Ta...
- Ta, orduan, zu haraiño zela zindoiazen? Bakarrik zindoiazen edo...?
- Tio batekin.
- Tio batekin...
- Tio batekin bakarrikan. Iges. Igesi. Ta igual Frantziara iges eingo genduala-ta pentsatzen ta holako gauzak; "Barkurik billatzen b(ad)ou" ta holakotxiak pentsatzen. Bueno. [...], gero batalloira; ezin izan genduan hori ein, ta batalloira. Ta batalloian frentian be egon nitzuan. "Pico Betayo" edo esaten jakok, han zerian, Trucíos inguruan daok. Azkenengo zerak, Euskal Herrixan pusketak, hantxe. Hantxe egon giñuazen, ta zer bat egon zuan, atake bat be egon zuan. Ta haren erretiradia zaintzen gu, ta gero, beherutz gindoiazela, deskubierta baten pasau bihar genduazen ta "pak-pak" banaka-banaka pasatzen. Hartuta jeuken haura ametralladorakin goittikan, ta jausi zittuan, bat edo bi jausi zittuan. [...] holaxe "dzi-dzi!" somatzen zituan balak eta ez dakik? Banaka. "Ala, benga, ointxe!", "ras!". Zona bat hartuta zerekin, ta holako estuasuntxo batzuk pasau genduzen.
- Ta horrek momentuetan ze... bildurra galanta?
- Bildurra ez jakixat nik. Bildurra...
- Hain bizkorrak pasauko zian gauzak...!
- Ni akordatzen nok holaxe gendela, orduan denporan, geratu-unia edo ein genduan. Bueno, gure... Pixkat... goixan jeuazen posiziñuak, ezta? Baiña gu pixkat beheratxuau genguazen. Han genguazen geure txabolak-eta eindda; zela edo hala eindda, abarrekin eta abar eindda. Holaxe genguazen, ta nere aurrian jeuan azkoittiar bat. Ta berbetan, "Holaxe pasau jata neri balia, fffiii!", ta bizkarrian haura. Holaxe jo juan, e! Holaxen eukan. Ta nere edade ingurukua zuan haura be, hamasei urte edo hamazazpi edo. Mutil bat, mutil bat ederraua! Baeukan... azkoittiarra-edo izan bihar juan. [...] holaxe. Ta hartu ta... gauza normala [balitz] moduan. Estuasunik eta holako bildurrik eta holan ikararikan-eta ez genduan eukitzen.
- Klaro, egunero ikusten zan gauzia ta...
- Eindda, eindda genguazen danera.
- Ta, orduan, orduaintxe hil zan haura?
- Bai, haura hil in zuan. Erretirau juen segiduan. Beherutz eruan juen ta... Mendi haundixa zuan, ba. Hamen Karakatera bi aldiz juatia moduan. Osea, Karakate ta beste hainbeste egotia moduan. Ordu bi t´erdi, hiru ordu inguruko bidia jeuan. Egun baten... gerran pasatzen dianak, ezta? Zain egoten giñuazen rantxuana. Ta muluekin edo mulo batekin ekartzen juen. Zela esaten jakuen horreri, muluekin ibiltzen zianeri? "Acemileros" edo esaten jakuen. "Hamen datok. Badatok hamen azemilerua, badatok, badatok janakin" ta hola, han zain-zain gero. Arroza edo zeoze izaten zuan, ta jateko desiatzen. Egun baten, ez zala etortzen ta ez zala etortzen, ta mulua jausi jakuan ta janok eta danok... Bai, ba, bidia be zera, txarra, ta mulua jausi ta, bueno, orduan egunian ez genduan jan be ein.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia