Gernikako bonbardaketa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-027-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Soraluze
- Elkarrizketatzailea(k): Egoitz Unamuno
- Data: 2003(e)ko otsailaren 11a
- Iraupena: 0:05:30
- Erref: SOR-027/006
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Transkripzioa
- Ta zenbat denpora pasau zenduan han?
- Oin horixe esango dostat, ba. Juan giñuazen, iraillan hogeixan urten Gernikara. Bueno, hogeta batian allegau hara, zegaittik eze gaba pasau genduan estaziñuan. Ta gero estaziñuan, trena goizian, goizeko lehenengo trenian juan giñuazen Gernikara. Maleta... Egurrezko maleta batzuekin ta geure erropekin-ta juan ta han hartu giñuezen ondo. Bueno. Egon giñuazen han hurrengo hogeta hamazazpiko --hogeta hamaseixan zuan hori, juan giñana-- hogeta hamazazpiko zerian, apirillian uste juat izan zala bonbardeua, hogeta seixan edo, "veintiséis". Bai, hogeta seixan. Ta Gernikan zentro-zentruan nenguan ni lagunekin. Zerbezia-edo etorri zuan orduan. Zerbezia etorri zala ta "joño!" kaña bana hartu ta hantxe jarri mahaixan ta... "Café Norte" edo zuan, oso leku politta. Kanpuan mahaixan jarritta, ta... abioia, inspekziñokua edo. Ta joten juen kanpaiak-eta joten jittuen ta... ohittu ein giñuazen! Ez juen botatzen bonbarikan be, ta gu ezta mobidu be ez. Baiña, horraittiokan, hurrengo beste bat etorri zuan ta "daunba!". Aiba dios! Lehelengo bonbia! Orduaintxe hasi giñuazen mobitzen. Gero, honek, zerak, junkerrak, [juan zittuan] abioi garauak kargau-kargau indda bonbaz. Etortzen zittuan "por oleadas" esaten dana. Mordua, e! "Caza"-k aurretikan ta hurrengo atzetikan "caza"-k berriro. Harek botatzen, hasi zittuan bonbak botatzen, ta gu pixkaka-pixkaka... Hemen plaza zaharrian egotia moduan genguazen, ezta? edo Gilaneko labadero gain inguruan izatia moduan. Ta hasi giñuazen pixkaka-pixkaka txaratik igotzia moduan. Han Lumo edo herri zera, txiki bat. Ta haintxe, lau-gaiñian. Ta parian zianian ta bonbaren bat "ffiii" somatzen genduanian geratu ta expulsatzen ebanian urten berriro ta lau-gaiñian, [aber], igo genduan San Marzialera igotzia moduan jeuan. Ta han, arbola baten azpixan, lagun bat zuan gernikarra nerekin --oso lagun maittia najuan, gaiñera, ta... Hil zuan haura be aspaldi--, etzanda jarri tripaz behera ta ikusi genduan bonbardeo guztia zeretikan herrixa ikusten dan moduan, e! San Marzialdikan. Nik ikusi najuan bonbardeua ixa lehelengo bonbetatikan, e! Ta horretarako, punto baten geldittu giñuazen mendira baiño lehenao. Ez [jakit], ba, nik, zerian geratzia moduan, Lersundiñeko parian-edo geratzia moduan San Marzialera juan barik. Halakotxe [...], ta hantxe [denporatxo bat], ta haintxe. Ta jentia etorri ihesi, ta etorri ta etorri ta etorri ta neuk esan najotsan lagunari: "Hi, hamendikan guaziak, bestela, hamen ikusiko juek eta bonbaren bat botatzen badabe hamen, hamen triskantzia ingo juek eta". Ta hurrengo zerak izaten zianian, juanaldixak-edo, aprobetxatzen genduan ta "ra!", juan giñuazen lau-gaiñian, lehen esan doun moduan, goraiñokan. Izan zuan bonbardeo bat, hiru ordu t´erdi edo lau orduan edo jo-ta bota ta bota ta bota bonbak. Txikittu juen dana txikittu juen! Ez zuan eze geratu han. Eskiñetako zerak, holako etxeren bat. Bakar batzuk edo geratuko zittuan, baiña hiru edo lau geratuko zittuan. Ta gero haren ostian, haren atzetik, bonbak botatzen zera. Dana aprobia zuan, Alemanen zer bat izan zuan haura, "un entrenamiento" moduan. Gero honek "napalm" edo horrek "zzzuuumm!" botatzen jittuen bonbak, "zzum, zzum, zzum, zzum", ta urdin-urdiña urtetzen juan zerak, keiak, eta gero "fffuu!" batera-batera sua. Gero, gaiñera, hori ein juen. Hori bakarrik ez! Botatzen jittuen bonbak, ta jentia ezkutauta ta refugixo modukuetan ta etxe-azpixetan ta egoten zianak eta juanaldixa eitten ebenian, bota bonbak eta zerak, keiak urtetzen juan --gu begira--, ta gero, kentzen zanian zera, ikusten genduan jentia ihesi, aintxitxika, ume ta andra ta danak. Eta "caza"-k, honek, abioi txikixak? Haura zuan, haura zuan entrenamentua ta haura zuan juergia harendako! "Ta-ta-ta-ta-ta" ikusi. Garbi-garbi ikusten genduazen botatzen. Zera, e? Ez juen begiratzen andrak ala umiak ala zerak zian. Ta gehixena halakotxia zuan, andrakumia ta ume ta zerak. Izan zuan haura... Nik hamentxe daukat haura dana, e! Ta bizi guztian euki juat! Bonbardeo bildurgarri haura! Haura... Personak zela euki leikien hori, hori instinto zerori. Ta gero, hamen Nurenberg edo hor euki ebenian gerra europea, gerra mundialeko juiziuan esan juan hango jefia izan zanak orduan... Zela zuan haura? Goebels edo... Bai Goebels. Edo Goering...? Bueno, kuestiñua dok, haren kargua eukanak, abiaziñuana-ta, esan juan: "Aquello fue un entrenamiento de la Gestapo" edo [...]. Ta horixe. Ta klaro, ordura arte ederki ibili nitzuan ni, baiña gero haura bonbardeua [...] zanian, hain... Etxia baek eta ezebe bae geratu giñuazen, [eze] gure tianak ta danak, danak erre zittuan.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!