Soraluze (Gipuzkoa)

Osintxuko errekan arrantzan

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-006-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Errekan arrantzan. "Uragorra" (ur-agorra), errekan ur gutxi zegoenean. Zer arrantzatzen zuten. Eibartik eta Plazentziatik Osintxura joateko ohitura handia.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ointxe sasoian harrapatzen zian ur-agorra zela egoten dan. Ur-agorra badakizu ze dan? Ba, ur gitxi dauan denporia.
- Ur gutxi daonian, agorra.
- Ur-agorra esaten jakon horri.
- Ur-agorra esaten jako?
- Ur agorra, gutxi zela egoten zan… Ba, askokin ezin leike ein, baiña hor Irukurutzetako rebueltan-ta zela ikusi eitten zian. Oin ez baiña… Barbuak eta loiñak eta… Bota haura ta…
- Loiña […] eta zenbat [ibiltzen zian], [loiña… eta be] asko. Osintxun asko [itten] zan, [horrekin itten] zian. Kuadrillak igual Eibartik eta Plazentziatik be bai. Hamen baiño esparbelakin eitteko han leku gehixao.
- Ta Aste Santuan Osintxura, eguen santu egunian, eskallu… edo… —eskalluak, ostera nik— antxoak jatera Plaentziatikan jentia kamiñua betian. Bijilixia, badakizu.
- Barixaku santutan…
- Barixaku santu… eguen santu izango zan juaten zianak. Baiña Plaentziatik jente asko, e! Oin kofradixetako moduan Osintxura juaten zan trenbidetik jentia ta kamiñotik umiak eta danak hartuta.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia