Hileta elizkizunen inguruko ohitura zaharrak: abadeari ordaina
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-006-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Maila desberdinetako hileta-elizkizunak. Bakoitzaren ezaugarriak. Zenbat ordaindu behar izaten zen. Abadeari burdikara egurra eta garia eraman behar izaten zitzaion. Noiz utzi zitzaion usadio horri.
- Proiektua: Soraluzeko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Egoitz Unamuno
- Data: 2001(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:02:00
- Erref: SOR-006/021
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Ohiturak eta sinesmenak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Hiletak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizarekin lotutako pertsonak
Transkripzioa
- Entierrua be primeria ta…
- A! Egoten zan?
- Bai.
- Hiru entierro-klase egoten zian, e! Primera, segunda y tercera. Primeria, “más elegante”. Ez dakit zenbat abade… orduan sei abade–edo [erezen] hamen.
- Ba, entierrua pagau eitten zuan, ta prezio [bakoitzeko], ba…
- Ez dakit zenbat abade [erezen]. Ta gero segundia… primeria zanian, kantuak-eta “de aupa”. Segundia zanian be bai. Ta terceria zanian, ba, gure modukuana.
- Abade bat eta…
- Infernura jun […].
- […]
- Soldauskan be bai. Soldauskan be pagau eitten zuan kuotia ta libre.
- Zetako pagatzen zan kuotia?
- Ba, bi milla pezeta edo ez jakixat ze pagatzen zan ta [librau eitten zuan].
- A! Librau?
- Bai. Diruaaittikan laga eitten otsen.
- Entiarrua nik ez dakit…
- Baiña orduan bi milla pezeta diru asko zuan! Igual behi bi igual.
- Entiarrua nik ez dakit orduan, ba, ez dakit zenbat pagatzen zan. Oin ez da pagau bihar izeten, zela emoten dan kuota parrokiala, pagatzen da, ezta?
- Ba! Lehen entierruan […] entierruak eta danak pagau bihar eta, gaiñera, eruten […] basarrittatikan burdikada egurra bakutzak.
- A, bai, abadiari.
- Ta garixa be bai.
- De dios!
- Ta lehelengo abadia Jose edo don Jose edo ze zan haura, hor basarrikua-edo laga zotsana kobratziari?
- A! Bai, bai, bertan han goixan bizi izen zana. Basarrittarrak berak be nahikua lan daukela ta… Baiña hor…
- Txokauta jente guztia…
- Laga zotsalako horrek hartziari?
- Kobratzia ken… Basarrittarrak berak daukela nahikua lan ta ez dabela berak bihar. Baiña aurretik egon zianak, ba, burdikada egurra ekarri bihar izeten otsen. Ta urte guztirakua.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!