Kanpaien bidez, abixuak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SEG-014-050 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Pildain
- Data: 2011(e)ko azaroaren 30a
- Iraupena: 0:01:38
- Erref: SEG-014/050
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Kanpaiak
Transkripzioa
- Ta harri-kanpaiak adibidez zer?
- Harri-kanpaia zan gauza bat, ba, klaro, ba komunikatzen zon harrie bazetorrela. Eta ordun erramu bedeinkatue eta kandela pizten zan. Erramu bedeinkatue erre ta kandelea pizten zan. Horrek abixue zeuken, ez zeuken kontra eiteik, baiño abixue zeuken errezu bidea. Kanpaia jotzen... edo... argie edo kandela piztu eta erramue erretzen zan.
- Ta erramue erretzen zan, e? Kuriosoa.
- Ekonomikan edo zean, sutan, bai, erramue erretzen zan, bai. Eta su-kanpaia gauen jotzen zan, pim, "sue, sue!", "nun da?", "halako lekutan", "benga!", danak baldek hartu ta korrikan.
- Klaro, horrek ezin zigun... kanpaiak ezin zun komunikau nun zan sua.
- Ez, ez. Ordun ba "nun, nun?" ta seittun komunikatzen zan, korrikan danak hartu ure ahal zan lekutik ta.
- Eta danak atako zineten...
- Danak, buenoooo, buenoooo... su-kanpaiak. Eta errespontso-kanpaia´re, errespontso-kanpaia ba errespontsok elizan ia bukatzen zan garaien jotzen zan kanpai bat, hileta bukatzen zanen errepontso-kanpaia. Osea, dana komunikabidea, dan-dan-dana komunikabidea zan. Eta hamahiru jo horik hartuta dauzkeu, esplikatuz zer zan.
- Eta orduroko kanpaikadak´e bai.
- Ordun jotzen zien goizen seiretan, eguerdin hamabitan, atsalden hiruretan eta gauen zortzietan jotzen zien. Horik jotzen zittun sakristauek. Oain ia jarrita dare zeauta. Baiño, klaro, ordun ez zan hori ta ordun sakristauek jotzen zittun.
- Sakristauek eskuz.
- Eskuz jotzen zittun, bai.
Egilea(k): Maddi Ormazabal Sudupe
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!