Gaubeilako giroa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SEG-013-043 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Lehen, hildakoaren gorpua, lurperatu artean, etxean edukitzen zen; auzokoak eta gertuko familiakoak gaua pasatzera etortzen ziren. Han jan eta edan egiten zen, eta batzuek mozkortu egiten ziren. Orduko giroa nolakoa izaten zen azaltzen du.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Pildain
- Data: 2011(e)ko azaroaren 30a
- Iraupena: 0:01:43
- Erref: SEG-013/043
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Hiletak
Transkripzioa
- Ta zuk ezautu dezu etxen eitten zien agur hoiek? Ba tanatorioik-ta ez zeonen, gorpua etxen ta bizilagunak-eta etxea etortzen zienen?
- Bai, bai, bai. Bai, bai gorpue etxen eoten zan. Eta gaue pasatzea etortzen zien auzokok. Auzokok gaue pasatzea etortzen zien, bai.
- Bai, e? Auzoko gertukok?
- Bai, bai. Gertukok bai, familikok eta gertukok eta, klaro, gero pixkat deskuidatzen zien, hau izaten zan ta bertso batzuk´e bai igual gau guztie pasatzeako eta bai, bai. Anekdota asko dare.
- A bai, e?
- Jeneralki ez, baiño bai, bai, bai. Igual hala moduzko jendea igual, e? mutil zaharren batzuk eta, ta halako jendea ta aiba! anise ta gailetak eta aitzeneako ba...
- Klaro, auzokok izanda...
- Bai, ba, oaintxe tanatoriok etorri arte hori hala izan da, bai, bai, tanatoriok etorri arte. Gau guztie. Oain oso ondo, gauen ixten dittue zortzietan ta goizeko hamarrak arte, klaro, hor ez do iñok harrapauko.
- Klaro, bestela zaindu-eo ein beharko zan, gorputza zaindu.
- Bai, bai, han eoten zien aldamenen eoten zien. Kajea han eoten zan eta aldamenen, "galletas y anis".
- Ta familik lo eingo zun ez?
- Bai familik lo eitten zon, bai familik lo eitten zon. Familikon bat eoten zan, baiño jeneralen lo. Beti auzokok eoten zien, bost-sei. Ni´re askotan nao egonda, familitan. Ointxe, oain arte, tanatoriok etorri arte, etxen eoten zien arte.
- Ta ze eiten zan hor, hitz ein eiten zenduen?
- Ba kontuk, kontuk esan ta... Hasieran errosarioa. Errosario bat o bi o hiru o... bai. Ta gero, ba, gero, ba, kontuk eta hau ta... parre´re bai ta, bertsok´e ikusita nau, bertsok´e bai ta... "Hi, nahikua diau, hi" ta pixkat...
- Bertsok´e bai, e?
- Bai, bai. Hola famili... klaro, baldin bazan bertako zea, baiño igual solteron bat eo hola ya inportantzi... benga! bai, bai, horiitako asko.
Egilea(k): Maddi Ormazabal Sudupe
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!