Segura (Gipuzkoa)

Txoriekiko jarrera lehen

Txoriekiko jarrera lehen <p>Burubeltza eta buru-urdina ziren Laureanoren txori gustukoenak. Zergatik aipatzen du. Txolarreek lapur-ospea daukate. Lehen ez zeuden orain bezain beste uso. Lehen ehizarako kartutxo nahikorik ez zegoen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SEG-013-028 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Burubeltza eta buru-urdina ziren Laureanoren txori gustukoenak. Zergatik aipatzen du. Txolarreek lapur-ospea daukate. Lehen ez zeuden orain bezain beste uso. Lehen ehizarako kartutxo nahikorik ez zegoen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta zuk ze txori zendun zendun gustokoen?
- Nik burubeltxa ta buru-urdiñe. Buru-urdiñe zan oso, zea... urdiñe ekartzen zendun zendun etxea, sartzen zendun kaiolan eta iriki ta sukalden bueltaka ibiltzen zan buru-urdiñe. Oain gutxi ikusten da, bai. Eulik jan ta, bai, bai, oso, oso txori goxoa zan, bai. Beste bat txorigaixtoa esaten zaio hemen ibiltzen die, "gorriones", guk esaten diou, zea, este... torlatxorik. Beste batzuk hormatxorik... bueno. Horik ya horik gaiztoxiok die, horik ya gogorragok die, horik, gaiñea, lapur famea dauke.
- Bai, ezta? Eta usok noiz...? Usok garai hartan ba al zeren?
- Bai, bai, uso asko pasatzen zien. Klaro, oain aiñe ehiztari ez zan ta usoa izugarri pasatzen zan. Gure garaien hasi zien hemen mediku batzuk-eta juten Otzaurte aldea ehizea eta bai. Orduntxen haserea, oin dala, esaten ai naiz oin dala berrogeita hamar urte edo hola. Oain, berriz, ba, uso aiñe ehiztari dau ta...
- Bai, bai... egie da hori. Ta ordun hasi zan ehizea, e?
- Bai, bai, ordun juten zien, gu mutikok giñela, guk hamar-hamabi-hamabost bat urte giñuztela, bazien hemen juten zienak ehizea. Zea, Otzaurte aldea-ta juten zienak, bai. Ordun botako zittuen nahi zuen guztie. Baiño ordun kartutxoik ez zeon.
- Ta nola eitten zan?
- Orduun problema, ordun kartutxoik ez zeon.
- A! Ez zeon kartutxo nahikua?
- Nahikoa, klaro, oain bezela eon balitz bai!

Egilea(k): Maddi Ormazabal Sudupe

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia