Leitzako hitanoa berpizten: Hika eta toka. Noka ere toka!
Leitzako hitanoaren egoera kezkagarria ikusita, Fernando Oiartzunek herriko toka-noka jaso eta ezagutarazteko proiektua abiatu zuen 2020an. Hiketan ongi egiten zuten gizon-emakumeei grabaketak egin zizkien, molde hori bildurik gera zedin beranduegi baino lehen. Izan ere, noka desagertzear zegoen. Grabazioetan lehengo ohitura, istorio eta kontakizun berezien bidez jaso zen hitanoaren
bilduma lana. Gainera, 2022an liburu formatura eraman zuen; adibide eta eredu errealez jantzi zituen adizkiak, testuinguru naturalean. Hika eta toka. Noka ere toka! liburuko kontakizun horiek entzungai daude hemen.