Libe Garbizu Irazu

Donibane auzoa; Pasaia (Gipuzkoa) (1936)

Biografia

Bilbon jaioa, gerra garaian ama Portugaletera joan zelako ihesi, ume txikiekin. Handik Kataluniara joan ziren, eta 4 urte inguru zituela itzuli ziren Pasai Donibanera. Lau senidetik hiruk egin zuten aurrera: bi mutilek eta Libek berak. Ama Zizurkilgoa zuten, baserritarra, zerbitzera lehenengo Donostiara eta gero Pasaiara joandakoa; ezkondu ondoren arrain saltzaile ibili zen. Aita, berriz, Donibaneko Bonantza auzokoa zen, arrantzalea. Bertan bizi izan ziren: "Bonantzako umea" dela dio Libek. Dantzarako trebea zen, eta 8 urterekin txapelketetan parte hartzen hasi zen. Lehenengo inprenta batean egin zuen lana, eta gero PYSBEn, sareak egiten. Josten ere ikasi zuen, eta arropa josten zuen kanporako. Mendizalea izaki, gailur asko zapaldutakoa da bere abarkekin eta gona-prakekin. Juantxo Azkarraga donostiarrarekin ezkondu zen, eta Itsas-mendi elkartea sortu zuten. Ikastolaren sorreran ere buru-belarri ibili ziren senarra eta biak. 

Argazkiak

Zintak

KodeaDataProiektua
PAS-052 2020 Sanjuandarren Oroimena

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Ama gerratik ihesi zebilela jaio zen Libe
2 Gerrarengatik ihesi joan Portugaletera eta Kataluniara
3 Aita Bermeon, familia Frantzian eta beraiek Katalunian
4 Gurasoen etxea ukitu gabe; amonaren dendan dena lapurtuta
5 Aita baporeko biltegian lanean, ama arraina saltzen
6 Ama arraina saltzen herriz herri
7 Arraina saltzen, burutia eta galdara hartuta
8 Adolfo presoarekin hizketan
9 Eskolako zigorrak eta kantu frankistak
10 Hitz bat euskaraz egin ezin
11 Igandetan zinemara
12 Dantzari trebea
13 Parisera dantzara joateko gonbidapena
14 Biarritzeko Kasinoan gertatutakoa
15 Inprentako lana
16 PYSBE enpresan sareak egiten
17 Sareak nola egiten ziren
18 PYSBEko lanak eta ohiturak
19 Medikuarengana joateko oztopoak enpresan
20 Jostun lanetan
21 Arropa zaharrak konpondu behar
22 Umetan, enkarguak azukrearen truke
23 Txokolatea, ogi horia eta kokoa
24 Belaontzitik erorirako ikatza biltzen
25 Gona-frakak mendirako
26 Mendirako galtzak josi zituenekoa
27 Gomazko abarkak eta botak mendirako
28 Itsasmendi elkartearen sorrera
29 Ikastolako hasierako urte zailak
30 Ikastolako ikuskapenak eta diru-bilketak
31 Ikastolako lehenengo maistra, Rosarito
32 Franco Donostiara joaten zenean, senarra kartzelara
33 Amona Pantxika eta biraderadun organoa
34 Amona Gerbasiren komeriak
35 Amona Gerbasi eta alabak, oso dotoreak
36 Arropa garbitzera labaderora umetatik
37 Euskara San Juanen
38 Emakumeek hika egitea ez zen polita
39 Menditik egurra ekartzeko zailtasunak
40 Anaia txirlak biltzen
41 Txangurroak, izkirak eta lapak biltzen
42 Udan itsasoan eta iturrian garbitzen zuten gorputza
43 Saregileak
44 Pedro Etxeberria musikari eta margolariaz
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia