Sebastian Astola Ajuriagerra
Otxandio (Bizkaia) (1918-2015)
Biografia
Otxandioko Uribarrena kalean jaio zen 1918an. Aita Otxandioko Etxeberrikoa zen eta ama, berriz, Mekoletakoa. Zazpi anai-arreba ziren. Otxandioko eskolan ibili zen 12 urtera arte, don Alfredo "don Ado" maisuarekin. Karretero laguntzaile egin zuen lan, eta bidegintzako "pintxe" gisa ere ibili zen, Oletako bidea egiten. 18 urterekin gerrara joan zen. Mandazain eta sukalde lanetan ibili zen gerran. Frantziara ihes egin eta Marsellako konzentrazio-esparruan egon zen. Gero Espainian "Batallón de Trabajadores"-en zigortuta egon zen, Espainiako hainbat lekutako eraikuntza-lanetan lana egitera behartuta. 28 urte zituela Tetuanen zigorra bukatu eta bueltatu zen etxera. 33 urterekin, Aramaioko Arriola auzoko Txantontxikiko Pilar Azperekin ezkondu zen eta lau seme-alaba izan zituzten. Ezkondu arte kale-baserrian bizi eta lan egin zuen. Ezkondu eta gero Otxandioko BICINAY lantegian lanean hasi eta bertan jarraitu zuen erretiratu arte.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
OTX-002 | 2009 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza - Arantza Ozaeta | ||
OTX-003 | 2009 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza - Arantza Ozaeta |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute