Bittor Kapanaga Elorza
Otxandio (Bizkaia) (1925-2011)
Biografia
Otxandion jaio zen 1925ean eta 2011ko uztailaren 14an hil. Gerra osteko sasoi gogorretan alfabetatze kanpainak antolatzen, kooperatibak sortzen, politikagintzan eta herrigintzako beste hainbat arlotan jarduna. Unibertsitatera joateko aukerarik izan ez arren, jakinduria handiko gizona zen. Artikulu ugari ditu aldizkarietan eta egunkarietan argitaratuak. Euskera Erro eta Gara (1978) liburuak eragin handia izan zuen euskararen etimologia, jatorri eta horrelako gaietan interesaturikoen artean.
Kapanagak Bergarako UNED-en 1995ean Euskaldunen erlijio zaharra tituluaz emandako hitzaldiaren pdf-a eta audioa daude azpian.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
OTX-050 | 1995 | Bergarako hitzaldien grabazioak | UNED | ||
OTX-051 | 1995 | Bergarako hitzaldien grabazioak | UNED | ||
OTX-065 | 1985 | IRALEren Bizkaiera Bilduma | Jon Aurre Azurmendi |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute