Mairuak iritsi zirenekoa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-038-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Ordiziako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2008(e)ko azaroaren 07a
- Iraupena: 0:02:03
- Erref: ORD-038/002
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939)
Transkripzioa
- Ni akordatzen naiz’e baita hemen gerrako garaikoak’e bai, morok eta egoten zien garaikok.
- Hoi galdetu behar nizun: gerra denbora...
- Nik hiru urte neuzken, honea sartu zianen morok, ta ni akordatzen naiz, gure etxe hori akribillau in zuen tiroz. Ba moro horik etorri zienen honea, ba moron trajekin, gehienak kriston bigotea akordatzen naiz nola zeukeen, ta goitik burutik sartuta eukitzen zuen traste bat gero atzea txintxilika zeon bat, pantaloiak hau honeaiño aillatzen zan bat, hemendik behera dana hola lotuta dana, ta akordatzen naiz fusilla nola zan, ta gure etxe hortan, zelai bat zeon, eta zelai horretik trenbidea bitarten zeon dana sasik hartuta. Ta akordatzen naiz nola juten nintzen hauntza kaka ittea, pixa ittea, eta ordun guk alde in behar izan gendun. Ni txiki nintzena ni beson, hiru urte neuzken, ta nere arrebak’e lau urte, ez sei, nik hiru, bost urte zaharrenak, bi urte zaharragoa da. Ta akordatzen naiz nola jetsi giñen goitik behera, ni uste det amak eskutik, eta nere arreba aittek. Eta sartu zitzakun milizianok esaten zien ordun, eta nere aittei akordatzen naiz nola ordun ba izara puskan bat o hartu zuen, ta trapu zuri batekin ta “no, no, nosotros somos gente de paz” esan zion nere amak, eta ordun nere aittek zerbait esan emen zion, gero ez dakit zer esan zion. Eta nere aitta zeon gerran Afrikan bi aldiz eonda, bere garaian gerra tokau zan Afrikako Espaiñikin, Marruekosko hoi zeatu zonen, eta esan zien “yo bastante he estau en la guerra de África”, ta ordun akordatzen naiz nola tipo batek holaxen jarri zion, ez dakit zer zan ordun armea, izango zan mosketoia, armakin. Eta kasualidade momentu hartan sartu zan kapitan bat, ta harek holaxe jo zion, pistola bat ikusi zion eskun zaukala, ta jo zion hemen yo! Eta harek salbau zun. Bestela nere aitta garbittu ingo zan. Eta atea giñan, lau famili genden, ta lau familik, han atea giñan.
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!