Txerri-hiltzea eta honen inguruko ohiturak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-031-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Txerria hiltzeko egurrez egindako mahai berezi bat izaten zen; nolakoa zen azaltzen du. Txerriak askotan ihes egin zien. Odolkiak eta txorizoak amak egiten zituen eta ohitura handia zegoen auzokoei eta medikuei edo apaizei eramateko. Txerrikia eta haragia gatza eman eta harrizko depositu batean gordetzen zituzten.
- Proiektua: Ordiziako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2008(e)ko urriaren 30a
- Iraupena: 0:02:25
- Erref: ORD-031/010
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Abere-hiltzea , Familia eta harremanak » Herriko giroa » Auzokoen arteko harremana , Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » Jatekoa eta edatekoa
Transkripzioa
-Eta txerria hiltzen zenean zer izaten zan auzolanean bezela edo etxekoak bakarrik?
-Ba ez. Eusteko ta askotan aurrenekotan, gu umek giñenen zean kanpokok etortzen tzien auzolan bezela, baiño gero atzenaldera ez, atzenaldera ia etxekokin zeatzen giñen.
-Nun jartzen zan txerria hiltzeko?
-Egoten tzan, txerrintzako bere mahi espeziala egoten tzan. Lau egurrekin einda egoten tzan, e, baiño. Mahie zan bi zeatan ba erdin sakonago zeuken. Lau hankakin, bi ohol, baiño etzien [uzten zeatzen] zan hola puxkat, bai. Geo zeatzeko ere, etzanda txerrie eukitzeko eta daneako enkaje harrek ba eutsi eitten tzion zerai.
-Sekula txerriak alde egin edo?
-Bueno, askotan alde ein, askotan atzetik buelta billa jun behar. Bai.
-Odolkirik eta txorixorik egiten zenduen etxean?
-Bai, bai.
-Zeinek egiten zituen?
-Amak.
-Eta bezenduen ohiturar txorixoak eta odolkiak egindakoan auzora partitzekoe ta?
-Bai, bai. Apaizei eta medikuei eta hori denai, hori denentzako zeatu behar zan.
-Hori zer zan, obligazio bat bezela?
-Obligazioa ez baiño usario bat, usario bat. Hue ezpazan ematen gaiñea eztakit, pekatue eingo bezendu bezela, e. Bai, medikuai, sekretarioi, apaizei..., hoik ia izaten zien fijo.
-Eta txerria hiltzen zenduenean, haragia, urdaia eta gauzak nun mantentzen zituzuen?
-Ba gatzakin. Depositu bat zeon, harrikin, harriko zea depositu zea bat, eta horik gatzakin jartzen zien, gatzakin. Aurrena jartzen zendun gatza, jartzen zendun igual bi o hiru zea, este, puskak, txarri hankak edo besok edo lo ke sea, eta geo berriz’e kubritzen zendun gatzakin. Berriz’e. Lodin zea baten. Gero berriz’e beste kapa bat jartzen zan; eta hola ba...
-Hola mantentzen zan?
-Hola mantentzen zan. Eta gero gaiñen tapatzeko ba jartzen zan pixu batzuk, harrikin o bat o beste. Hola zeatzen zien.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!