Ordizia (Gipuzkoa)

Sagar-motak; sagardoa nola egin

Sagar-motak; sagardoa nola egin <p>Baratzea bazuten eta fruitu arbolak ere bai. Sagardoa egiten zuten, umetan artean dolarerik ez zutenean auzoko baserri batera joaten ziren sagardoa egitera, baina gerora etxean jarri zuten dolarea. Sagardoa nola egiten zuten azaltzen du. Sagardoa egiteko erabiltzen zuten sagarra eta bestelako sagar-motak eta beraien ezaugarriak aipatzen ditu. Sagarra urri aldera jasotzen zuten eta eskuz astintzen zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-031-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Baratzea bazuten eta fruitu arbolak ere bai. Sagardoa egiten zuten, umetan artean dolarerik ez zutenean auzoko baserri batera joaten ziren sagardoa egitera, baina gerora etxean jarri zuten dolarea. Sagardoa nola egiten zuten azaltzen du. Sagardoa egiteko erabiltzen zuten sagarra eta bestelako sagar-motak eta beraien ezaugarriak aipatzen ditu. Sagarra urri aldera jasotzen zuten eta eskuz astintzen zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Baratzako lanetan eta aritzen zineten?
-Bai, bai. Baratzan etxeako eta bueno, feria ere, feriako jeixten zan.
-Fruta-arbolarik eta hola bai?
-Bai. Sagarra ta keizak eta.
-Sagardorik egiten zenuten?
-Bai, urtero eitten gendun. Gaur’e [egiten de] baserrin sagardoa.
-Egiten dezu?
-Bai.
-Eta tolarea ta zer zeuzkazuen, bertan?
-Bertan, bai. Lehen ez. Leheno, oain dala, zenbat esango dizut ba, gu umek giñela geron etxen etzeon eta beste baserri batera jeixten giñen. Baiño nik hamar urte nittuenerako ia tolarea bazeon ia. Bai etxea erdie zati bat erori ein zitzaigun, baserrie, ta ordun obra ibilli zienen aprobetxau zuen eta ordun tolarea ein tzuen.
-Nola egiten zan sagardoa?
-Sagardoa ba, makiña bat zeon jotzeko zea, ba eskuz eman behar zitzaion. Bi lagunek, askotan ba gu umek, bi lagunekin’e eziñen, porke sagarra geza baldin bada biguntxoa da, baiño errezille edo kokote sagarra edo tokatzen zitzaizunen gu bezalako umek ordun makinari bueltak ezin zion eman. Eta bakizu, askotan aitte zanak edo besta batek lagundu ta han ibiltzen giñen. Porke ia manibela’re haundie zeuken eta gero altura’re etzan iristen [...]. Eta ordun eziñen beti. Baiño akordatzen naiz sagarra nola bertan jotzen gendun makinakin. Eta gero ba estutzeako’re berdin. Estutzeko’re zeuken ba ardatza bat; ardatza bat zeuken eta harekin karraka bat bezela eitten tzun, eta han jartzen zunen ba karraka horrekin ba horrekin estutzen zan zean eta hola kentzen zitzaion.
-Eta sagardoa egiteko zer sagar erabiltzen zenduen?
-Txori sagarra, eta errezille eta hok’e aurrena gaiñea biltzen gendun erregea, errege-sagarra, errezile... Hok. Ahal zan guzie gaiñea biltzen gendun. Gaiñea, ganbara(r)ako, gaiñetik. Eskuz. Ta ia gero geratzen zana dana ba sagardotarako.
-Eta sagar batetik bestera aldea badago sagardoa egiteko? Zein izaten da onena?
-Bueno. Errezille ezta.., gogorra da eta ezta sagardo zea itteko zumo oso gutxi du. Ta txori-sagarra’re ezta..., dauke oso..., sagardo gorrie ataratzen du txori-sagarrak. Hor badare txalaka ta bazien sagarrak zeagok, este, sagardotako hobek. Errege sagarra, beste..., bazien andramari sagarra, goikoetxea sagarra, hola gorri zea batzuk sagardotarako hobek zienak. Errezille, tarten batzuk nahasteko balio du. Baiño berakin eitteko oso..., baiño oso mikatza da, oso fuertea da.
-Eta ze garaitan biltzen zenduen sagarra?
-Urri aldera, urrin, bai.
-Bazeukazuen sistemaren bat sagarra biltzeko?
-Ez, ez. Eskukin, eskukin. Dena eskuz.
-Makinan batekin jota ez. Astindu eta...
-Astindu eta gero lurren bildu. Aurrena, esateizut; gazie zean ganbararako erregea eta errezille, hoi dana ganbararako dana biltzen gendun, ahal zan guzie. Gero lurren zeona eta gero puntatan geratzen zana ba astindu ta haik danak sagardotarako.
-Sagardoa sagarrarekin bakarrik egiten zenuten ala zeozer botatzen zitzaion?
-Ez, ez. Sagarrakin bakarrik.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia