Ordizia (Gipuzkoa)

Soldadutzara Castejonera, abiaziora

Soldadutzara Castejonera, abiaziora <p>Castejonera joan zen soldadutzara eta militarren bonba almazen batean egoten zen mendiko kanpamendu batean. Abiaziokoak ziren eta beste soldaduak baino kategoria gehiago zuten. Maila altueneko agintariak hobeak ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-029-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Castejonera joan zen soldadutzara eta militarren bonba almazen batean egoten zen mendiko kanpamendu batean. Abiaziokoak ziren eta beste soldaduak baino kategoria gehiago zuten. Maila altueneko agintariak hobeak ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Nora joan zinen soldauskara?
-Castejón, Tudelan ondon. Tudelan ingurun. Castejón, eta genden mendiin, han zeren pabelloi haundi batzuk bonbakin-da beteta dana. Zan almazen bat bonba militarrena,, osea bonbak.
-Eta han egoten zineten?
-Han egoten giñen. Hogei bat. Ez, ehun soldau genden, porke gure zera zan Zaragoza, gure agintarik Zaragozan zeren, gu han genden mendin galduta.
-Kanpamentua?
-Zan kanpamentu bat bere etxekin-da.
-Mendian etxea zegon?
-Bueno, kuartela, konpañiek esaten zaiona, barrakoiak. Baiña ez, ondo, etxek... Eta han abiazion alde haundie zeon, beste soldau, betiko soldauekin konparauta gu bai jantzi aldetio ta oso elegante jazten giñen.
-Ze jantzi?
-Urdiñe, gutxi gorabehera urdin klaro bat, hola hau bezelakoa edo. Baiño oso elegante ibiltzen giñen, e. Gero hogei urte gaiñea. Guapito que vamos.
-Gogorra soldaduxka? Kapitanak eta gogorrak?
-Zenbat eta mailla haundigoa zerak, persona hobek zien. Behekok beti izan due fama txarra sarjentok-eta, eta egie da. Nik euki nun, nik soldauxkan euki nun, ofizinakoa, teniente bat hola, mailla hortan, kategorin, oso-oso jatorra, gizon baiño oso-oso ona.
-Nundarra zan?
-Naparra edo riojanoa uste det zala. Baiño zan gizon bat baiño kategoria, e.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia