Ordizia (Gipuzkoa)

Baserriko hizketa egiten zuelako, eskolan burla

Baserriko hizketa egiten zuelako, eskolan burla <p>Txikitatik euskara zuen gogoko; eta, Ataungo baserrian denbora asko pasatzen zuenez, Ordiziara bueltatzean, barre egiten zioten baserritar hizkera omen zuela esanez. Anekdota bat kontatzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-023-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Txikitatik euskara zuen gogoko; eta, Ataungo baserrian denbora asko pasatzen zuenez, Ordiziara bueltatzean, barre egiten zioten baserritar hizkera omen zuela esanez. Anekdota bat kontatzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Nik anekdota bat nahi badezu esango dizut. Ni Atauna juten nitzenen, bueno ni izen naiz beti euskeraz gustatzen zaiena hizketan. Txikitati nik euskeraz eitten non. Nere senidek ez, baiño nik bai. Eta Atauna juten nitzen [...] gehio ikasten non. Handi etortzen nitzenen, klaro, baserriti igual hiru hillabete pasatzen nittun baserrin eta, hango tankerak, baserritar tankera ekartzen non. Han eoten nintzen ta. Eta etxea etortzen nitzen Ordizia eskola eta esaten zien "la casera", "la casera", eta ez zien uzten euskeraz eitten.
-Erak gaizki ikusten zuen zuk euskeraz ittea?
-Ez zon nahi izaten nik harutza jutea. Zeatio "la casera", ordun ez zuen uzten euskeraz eitten, ordun debekauta zeon euskeraz eittea. Eta ni ez nitzen tontana, gutxi juten nitzen baiño tontana ez nitzen. Eta ez jakin zer nekin eta ezer, eta zer, ala!, "al pelotón de los torpes", atze-atzea uzten ninduen; eta egun baten enkaratu nitzen señoritakin, esan nion ni ez nitzela tontana, ni Ataunen egoten nitzelako eta baserritarrakin eoten nitzelako tontana ez nitzela, eta bestek bezela mahietan jartzeko. Eta ordun hasi zien jartzen eta bueno. Baiño hala ta guztiz
-Ta nola hartu zizuen?
-Bueno ba, ondo zeatio ordun garai hartan maixuk eta horik oso oso haundik zien. Gaurko egunen jainkoai eskerrak denak igualtsuk gea, baiño ordun ez. Ordun diferentzi haundie zeon batetik bestea.
-Eta hori monjai esan ziozun?
-Ez, hori ia señoritea zan. Eskolara pasatu nitzenen.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia