Ordizia (Gipuzkoa)

Paskual petrikiloa eta bere konponbideak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-012-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Sarasola tabernara gizon bat hagineko minarekin etorri zen, eta Paskual petrikiloarengatik galdetu. Jende asko etortzen zen harengatik galdezka. Paskual non bizi zen azaltzen saiatzen da. Gizonari haginetako mina kentzeko zer egin zion kontatzen du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gizon bat, hagiñeko miñe, Bar Sarasolan. Ta sartu zan gizon haundi hau. Zan pixkat, nola esaten da, este…
- Kurandero o…
- Kurandero bezela o! CAFen lan eitten zun. Ta behin baiño gehiotan etortzen zien jendea kanpotik hue eramatea. “¿A ver Pascual…? ¿Aquí el curandero…?” “Sí” “Pues...”. Ta jende aberatsa e? “pues sí, sí, pues bueno…”. Pues, abixatu, etortzen zan, hartu ta eaman itten zuen.
- Ta zer zan, Ordizikoa bea?
- Ordizikoa bea. Bizi zan, zuek ez zenduen ezagutu paso-nibela, leno kendu zuen. Zuek ezagutu ez. Garai baten guardia zibille zan, oain nola daude eskolak?
- Zaldibiko bidean…
- Bai, aittuta bai nik han ziela.
- Ba han zan paso-nibela. Ta ze esatea nuan ni oain honekin?
- Paskual.
- A, ba Paskual hor bizi zan. Zuek galdetzen bazue Paskual, Paskual haundi gañea, Paskual haundi, haundi zan, Paskual haundi. Sartu zan barra, ta “hau hagiñeko miñe”. Ta “zer daukek?” eta “joe, hagiñeko miñe zeukat, motel. Ez zakit”. “Jode, motel! Hori seittun kenduko diau”.
- Ta bea kuranderoa zan?
- Bea kurandero zan. Baiña esango dizut ze kurandero, ze kurandero. Belarretan ta hola, kurandero zan ta “ba, oain, motel... hi! Ateaiok honi kopa pare bat o hiru!”. Ateatzen dek koñak, koñak, dena edan bihar, bat baiño... “beinga beste bidoi bat kopa!”. Bizikletan ibiltzen zan kurandero. Kanpoa atera da, bizikleta paretan kontra, zekan holako maletin txiki bat, egurrezkoa, iriki, ta nun etortzen dan alikate batzukin.
- Ai ama...!
- Alikate batzuk eskun zeuzkela! Ta, “bueno, ze? Beste kopa bat eango al dek?” “ba, igual dek”. Eta bestea ya mozkortuta, bueno, han pixkat eon, in ta... Hori nere anaiak kontatutakoa, Juanitok. Juanito, nere anaia, hil zan Bar Sarasolan, gañea Zaldibira asko juten zan, oso berritsuko zale zan nere anaia. Ta harek esan zion “bueno, beinga, beste bat probatu nahi al dek” “ez, nahikoa zeukeat”. Mozkortuta, “beinga, hi”. “Iriki zak ahoa!”. Han zer iriki ahoa, ta klas “a lo bestia”. Ta dana atea zion.
- Bai, bai, seguro.
- Ta hori, hori, hori egie da e? Jo, eske, nik, nik, nik...
- Hortako ez da kurandero izan beharrik, ala?
- Bueno, baiño gero belarretan ta asko zekin e?

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia