Aitari entzundako txistea
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-006-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Ordiziako euskara
- Elkarrizketatzailea(k): Karmele Etxabe - Larraitz Garmendia
- Data: 2004(e)ko otsailaren 06a
- Iraupena: 0:03:20
- Erref: ORD-006/024
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Emalea: Ordiziako Udala
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa , Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak
Transkripzioa
- Eta gero, bueno, hoi baserrin gehio, baiño egualdia asmatzeko moduk, eta tenporaik eta, hoik hoiri beiratzen al zien zuen aitta-amak eta, o zuek?
- Bai, guk, guk ez, baiña nik nere aitta-amai entzunta bai, bai. Zeatik bik basarritarrak zien.
- Hoi ba.
- Ama ta aitte. Baserritarrak zien, ta haik bai. Haik esaten zuen. Gaiña guri esaten ziguen: “noa jun zeate ba atsalden?” ta “ba, Beasaiña” “eta ikusi al dezue nolako artok daren biden? Haundigok o txikigok edo zer daon?”. Zeatio ordun, Beasaindik Villafranca, oain etxek dare, baiña ordun dana sorok zien. Eta “guk zeaittik ikusi ber ditteu ba horik?”, ta “hortik bizi behar da ba!”. Bizi, baiño guk, ematen ziguen plateren ta...
- Hoixe.
- Ez giñan akordatzen.
- Eta geo, ipuiek, eta bertsok, eta holako gauzak?
- Asko.
- Bai?
- Asko.
- Amak? O aittek?
- Aittak, aittak. Aitte, aitte, aitte. Aitte.
- Zalea zan?
- Bai, zalea zan.
- Burun ez dauzkezu?
- Bat esango dizuet o bi. Esto, hiru baserritar jarri emen zien, ba jun behar zuela belarra ebakitzea Naparroa. Eta, bueltakon zetoztela, lana in ta bueltakon zetoztela, ikusi emen zuen gizon hotz bat biden hilda. “Ene”. Harrittuta. “Guazen, behintzat, parte ematea”. Etorri dia parte ematea. Ta hala, gizon hori eaman due. Ta hiruak gelditu dia, eta “oain guk, ze esan behar deu oain?”, “aaa! Bakizu ze ingo deun? Erderaz ikasiko diu!”, “nun ikasiko diu?”, “hara! Hortxe zeok oaintxe, meza bukau da, ta hor zerek portikon, ta hurruntza jungo gaittuk”. Ta jun emen zien haruntza, ta ai emen zien hizketan kuadrilla bat, eta jarri emen zien hiruek beida, ta “aizak, nik ikasi det e?” “Ze ikasi dek ba?” [...] ”nosotros ikasi diagu, nosotros! Zuek’e ikasi zeozer”, “bai, jungo gaittuk ba”... “Nik’e ikasi diat! Por el dinero!” ta esan emen zion, “ta hik, hik’e jun hai ba ikastea!”, ta “tiene usted razón”. Bazekien oain erderaz ta, “jungo gaittuk oain majo!”. Jun dia, jetsi dia herria. Ta klaro, juezak nola billatu zittuen, ba eaman due deklarazio ittea, eta juezak esaten dio “¿quién ha matado a este hombre?”, “hik esan zak, hik estraiñeko ikasi dek eta”, “¡Nosotros!”, “¿Por qué?”, “hik esan zak oain, hik oain ikasi dek”, “por el dinero”, “¡a la cárcel los tres!”, “tiene usted razón”... Hori behintzat bakit.
- Bazekin asko haik.
- Bai, gure aitta gañea oso txistosoa zan ta.
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!