Ordizia (Gipuzkoa)

Oilaskoa, otordu berezietarako

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-006-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Eguneroko otorduetan salda edo zopa eta babarrunak eta haragia tomatearekin jaten zuten gehienbat. Oilaskoa urtean behin jaten zuten egun bereziren batean.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero jana ta hola nola izaten zan ordun? Oain baiño bariedade gutxigo izango zan ordun?
- Baai, bai, bai, bai. Bai, ba, ta nire gazte-denboran hor, klaro, bakizu zer pasatu zan hor? Urte kuarenta, ta kuarentaiuno, ta kuarentaidos txarrak izan zien, eta ordun gaizki ibili giñen janakin. Baiño gaiñetikan hemengo jana, eguardikoa, jeneralmente nere etxen, egunero, estraiñeko salda garbie, zopa, gure amak eitten zun. Eta gero babarruna, gehiena babarruna urte guztin. Eta gero haragi hura tomatekin. Hori izaten zan gure urte guztikoa. Gero jaie etortzen zanen, hasi zien gero, akordatzen naiz, garbantzukin hasi zien. Eta gero elegante-elegantea, paella; baiño ya paella ya elegantea zan.
- Lujua hori ezta?
- Bai. Hoi ya zea zan, elegantea zan. Eta gero, nola esango dizuet ba? Urten behin jaten gendun oillaskoa, gure amak ganbaran eositako, eostos hazitako oillaskok e? Haik saltiotan. Ta eguarritan’e bai. Harek kapoiak hazitzen zitun, jan artoa hola sartuz.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia