Mikel Garmendia Olaziregi Belarra
Ordizia (Gipuzkoa) (1915-2015)
Biografia
Donostiako Amarazar auzoan jaio bazen ere, lau urte zituela joan zen Ordiziara bizi izatera; bertan igaro zituen haurtzaro eta gaztaroa. Oso gazte zela sortu zitzaion politikarako grina. Batzokiko atezainen semea izanik, aktiboki parte hartzen zuen bertan egiten ziren ekintzetan, antzerki eta dantza taldeko kide ere bazela. "Solidaridad de Trabajadores Vascos"eko idazkaria ere izan zen, eta, Euzko Langile aldizkaria saltzen zuen Beasain eta Ordiziako kaleetan zera oihukatuz: " Euzko langile, obrerismo, cristianismo y vasquismo, lean y propaguen el último artículo de Leon Barrenetxea". 1936 urtean, Nazionalak Ordiziara sartu zirenean, herritik alde egin zuen eusko gudariekin bat egitearren. Intxarkudia batailoieko kide, mendirik mendi ibili zen nazionalen kontra borrokatuz, espioitza lanak ere eginez. 1937. urtean, komisario politiko izendatu behar zutenean, Santoña inguruan atxilotu, eta heriotz zigorra ezarri zioten. Bi urtez egon zen kartzelan exekuzioaren zain, kideak nola eramaten zituzten ikusten, baina berari ez zitzaion momentua heldu eta 1939an baldintzapeko askatasuna eman zioten. Honela, kartzelatik atera zenean, soldaduska egin beharra izan zuen. Bueltan "Valle de los caídos"en lan fortzatuak egitea egokitu zitzaion, baina Madrilera heltzean, identitate faltsu bat lortu eta Malagako probintziara ihes egin zuen, Bilorek bertan zuen lantegi batean lan egitera. Hasieran etxetik ateratzeko beldurrez ibiltzen zen, baina segituan ohitu zen bere bizileku berrira. Ezkondu eta bi alaba izan zituen; baina Ordiziara bueltatzea zuen gogoan eta horixe egin zuen giroa baretu zenean, 1967. urtean.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ORD-052 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Itziar Pildain | ||
ORD-053 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Itziar Pildain |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?