Aita eta aitona atxilotu eta erdaraz komunikatzen jakin ez
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-044-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Ondarroako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2014(e)ko urriaren 21a
- Iraupena: 0:03:07
- Erref: OND-044/004
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Errepresioa
Transkripzioa
- Eta aitta?
- Aitta Ondarruku, Ondarruku, Ondarruku.
- Arrantzali, edo?
- Arrantzali, euskeraz ez ekixena…
- Erderaz…
- Ez, erderaz ez ekixena. Parkatu! Eta aittitte, beran aitte, arrantzale, arrantzale, arrantzali, erderaz ez ekixena. Eta garai harek be ezin ixango onenak, ta holako motor txiki bat euken ta aitte ta semi juten zin arrantza, arrantza txikire, eta hor baten batek ikusi zittuzen gixonezko bat sartzen euran motor txikixin. Eta ordun danak alerta egoten zin. Eta hor, ba, Pasaire, Pasaire erun zittuezen, eta hortik jakin eban nire amak Pasain deteniute euazela aittitte ta aitte. Baiñe nire ama zan “de armas tomar”. Kresala eukan gorputz osun, odolin ta danin. Ia preso, ba, ia zer ein ddaben preso eukitxeko. Jun Zumaixa, jun, eta baekixen erderaz nire amak, ez eban ondo jakingo baiñe, baekixen. Eta bueno!, ata eban buru eta libra zittuzen aittitte Txomin ta beran gixona. Ta "zer galdetu dotsue?” galdetu otsan /galdetutzan/ etxea etorri zinin. Eta Isidro, Isidro ba aittan ixena ta Txomin aittittana. “Isidro, zer esan dosku /esasku/?” aittittak eta, “Ba, baten bat erun doule. Esan dotsau ba baietz, haraxe ixule, Pasaire ixule, ta ie erungo gendun". Eskatu otsela /eskatutzela/ eta, ordun, baietz esan otsela /esatzela/ eta erun ebela. Ia ikusi eben zeoze erun ebana /erubana/ eskutan edo patrikaran edo… Hain gitxi ekixien, esan otsen "No –"no" eta “si” bai–, no, manos entró, manos salió”. Nik ez dakit /eztai/ argittu bazin ez bazin polizixa harek, baiñe eurak nahi otsela /naitzela/ esan: “Entró con manos vacias y salió con manos vacías”. “Manos entró, manos salió”. Hoixe zan emon otsen /emotzen/ erantzune nire aittak eta aittittak. Beatu zematea arte ez ekixien erderaz, ezta? Garai hartan…
Egilea(k): Gurutzne Anakabe Kaltzakorta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!