Ondarroa (Bizkaia)

Bermeotarra zuen amarengandiko ezizena

Bermeotarra zuen amarengandiko ezizena 'Agurtza Bermeo' bezala da ezaguna Ondarroan, bere ama bermeotarra zelako. Bere amaren izena Damasa zen, baina ondarroarrentzat ez ei zen izen erraza eta 'Margari' izenez deitzen zuten. Sinatu ere 'Margarita' bezala sinatzen zuen. Ama Lamerako taberna batera etorri zen neskame.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-044-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
'Agurtza Bermeo' bezala da ezaguna Ondarroan, bere ama bermeotarra zelako. Bere amaren izena Damasa zen, baina ondarroarrentzat ez ei zen izen erraza eta 'Margari' izenez deitzen zuten. Sinatu ere 'Margarita' bezala sinatzen zuen. Ama Lamerako taberna batera etorri zen neskame.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Baiñe Ondarrun deitzen dotsue, zelan? Agurtza?
- Agurtza, Agurtza, Agurtza "Bermeo". Eta zematek esaten doste: “Agurtza, zuri zeaittik deitzen dotsue "Bermeo"?” Ba sinpli de. Nire ama Bermeoku zan.
- A bai?
- Ordun... Margari zan. Hori be ez da egi osu, ze nire aman ixena zuzena Damasa zan. Ondarrure gazteik etorri krixara taberna batea ta mutil kuadrilla bat, txikiteuan, hor tartin beran gixona ixango zana. Ia Damasa, ia Damasa, eta baietz, Damasa Etxebarria zala bera. "Ba hori ixenoi fuera, geuk ipiñiko dotsuau ixen barrixe" eta ipiñi otsen /ipiñitzen/, Margarita Etxebarria. Ala! Eurai politte hoixe iritxi gakoien eta Mar… esaten dot… "bueno, zein ete zan hobi ba?" Baiñe Margarita Etxebarria zan. Eta siñatu eta dana eitten eban e! Eta esaten eban: "Egunen baten etorriko gata, eske, eske… Egurre!
Neure ixena ez danaz siñatzen dot". Baiñe... halan jarraittu eban behintzat. Eta zan Damasa Etxebarria, baiñe Ondarrun Margarita Etxebarria. Eta nik esaten neutsen: “Beatu, nire ama bermeotarra zan, eta ordun, ba, "Margari Bermeo”.
- Eta Bermiotik etorri zan honaiño?
- Krixara etorri zan taberna batea, bai. Nieves "Totola" ta zuk entzuti eukiko dozu. Ez, ezta? Haretxen taberna etorri zan, Alamedan euken taberni, gaur BBK dan tokixan.
- Ta bermiotarra herrikue zan edo auzoren batekue?
- Ez, ez, herriko-herriku, Bermioko bertaku.

Egilea(k): Gurutzne Anakabe Kaltzakorta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia