Ondarroa (Bizkaia)

Kontserba-lantegira edo itsasora umetatik

Kontserba-lantegira edo itsasora umetatik Mutikoak 14 bat urtegaz itsasora joaten ziren lanera. Bera gazterik joan zen kontserba-lantegira lanera, harri baten gainean egoten ziren mahaira ez zirelako heltzen. Bertako lanak amaitu arte ezin izaten ziren joan erromeriara, Gorozika auzokora joateko ilusioa izaten zuten. Antxoa eta atuna sartzen zen bertako lantegietara.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-042-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Mutikoak 14 bat urtegaz itsasora joaten ziren lanera. Bera gazterik joan zen kontserba-lantegira lanera, harri baten gainean egoten ziren mahaira ez zirelako heltzen. Bertako lanak amaitu arte ezin izaten ziren joan erromeriara, Gorozika auzokora joateko ilusioa izaten zuten. Antxoa eta atuna sartzen zen bertako lantegietara.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero itsasoa eh, gero itsasoa sasoie aillau zenin hamalau urtea itsasoa; ze itsasuek be beran urtik dakaz ba, hamalau, batzuk hamaike, hamabiaz be sartu izen di, hamalauaz be bai eta ahal dabanak al dabenin juten da. Holantxek...
- Zu ez ziñen ibili hori?
- Fabrikan ni, fabrikan. Atunin ta antxoan ta.
- Sarietan edo deskargan edo ez?
- Ez, horretan ena ibili, deskargatan ta ez na ibili bañe fabrikan bai. Fabrikan antxoiai buru kentzen, harri gañin mahixak altuk izaten di be eta mahire atsateko ipintxe (o)zkuzen fabrikako jauik harrixak ta harri gañin eta gero engañaten giñuzen, ba bakixu hor, Gosika bara ba hor, barrixo bat, hor baserritxarrak eliza ta guztiku hortxe. Hortxe gañin eta esate (e)zkun... fabrikako uesaba andrik esate ezkun "bueno honetxek bostiñok tiñati handixek izaten diñak". Bete-bete einde, o(i)ngo morun ez ta, lehen ez zan, lehen ekarte eben atrapatako atrapa, baiña oin ez oin kupu dakarre ipinitxe ta oin gitxia etorten da. Ta ordun, fabrikak eta egote zin bete bete ein de, nahi dan beste fabrika euan Ondarrun. Ta eitten gendun, esate (e)zkun: " bueno... honetxek bostiñok buru kentzen batzau, arratsaldien jungo zarie Gosika(ra)." Gu Gosika juteko amorru! Desiaten egoten giñan. Erromerixi eoten zan ba eta hantxe geure ilusiñoi.
Haor hamentxe biretik zihir, hon automobil biri ra ta, baiña o(i)n, lehen hamentxe, hamentxe oin tapata ra hon etxik ta einde daz ta, tapata ra hori bidioi, ointxe, ointxe e(i)tte dabizen barrixe eitten esaten dabe. Halako pausoko bide bat, eh banaka, biñaka juteko bire bat. Ez dakitt oin zelan guri, niri Gosikak eta gauzak ondo eroazen.
- Aldatza dau horra eh!
- Bai, hantxe go-goixan.
- Baiña hor juten ziñen?
- Bai asko, eta hori esate ozkunun gaiñea bostiñok eindekun, arratsaldi libre lagako gaittule ta Gosika, aaai , ordun ta ariña!, ordun ta ariña!
- Antxok kentzen, antxoa sasoien, eta beste urte(ta)ko?
- Ez, atune. Atune besteik ez zan eitten hamen eh!
- Ez?
- Ez, antxoi eta atune oin'e eittetzuen fabriketan ta, frituk eta jatekuk eta eitte ittuazan.

Egilea(k): Oihana Lado

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia