Goseagatik lapurretan egin behar
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-020-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Goseak zeudela eta oiloak lapurtzera joaten ziren, baita ortuetatik azak ere.
- Proiektua: Ondarroako Historia Zaleak
- Elkarrizketatzailea(k): Ondarroako Historia Zaleak
- Data: 2007(e)ko martxoaren 14a
- Iraupena: 0:02:15
- Erref: OND-020/005
- Kodifikatzailea: Arianne Unamuno
- Emalea: Ondarroako Historia Zaleak
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerraren eragina
Transkripzioa
- Lapurreta, oillo-ostea.
- Orduntxe…
- Gosi geunkan ta nonoa jun ein bir.
- ... bai, noa juten ziñen?
- Hara Saturraranea baiño lenau oillo-ostea, hara…
- Gorozika edo noa?
- Kanpo-futbolea.
- Kanpo-futbolea.
- Hor bagenkixen zeintzuk euazen halakun, zeiñenak zin harek oilluk. Eta berak andrik esaten oskun /esateskun/ bera susta eitten dala ta ia jungo gazen geu oilluai jaten emotea; "bai, jungo ga. Ta gero arrautzai ze ein bir gako?". Neu nitxan holako txakurre, e? neu. Miren gurie ixillaua egoten zan; Mirenek peni be baeukan handixe. Halako baten, oilluai dapart neuk, dapart kokotetik bihurritu neban eta etxea nik, oillo handixaz.
- Hor, gaiñea, peligru… hor amaittu eitten zan, ezta, herrixe?
- Bai, hortxe, hortxe, hortxe.
- Hor ya trintxeri ta tiruk..
- Tiruk [... ze egoten zan ba gaiñea] jesus...!Gu ez giñuzen [...].
- Alaba: Baiñe, ama, gixon batek ez dotsuen ein ba zakuai buelta, azak dakazuela zeuek esan ta…
- A, bai, azak dakauzela eta. Azak, azak be ostu. Kanpo-futbolin... horrek dana zan ortu…
- Bai…
- Kanpo-futbolin dana… dana...
- Bai, baiñe alperrik galdute.
- Dana ortu. Ta han eguazen [han itxitte] danak. Ta ostu genduzen azak eta gixon bat etorri gazkun ta ["hor zertzuk daruzuez?"]. Ta oillue azpi-azpi-azpixen. Ta halako baten "Azak… Azak daz hamen, aide erun etxea". [...]
- Alaba: Baiñe buelta ez dotsuen erain zakuai [...] batek?
-E?
- Alaba: Zakuai buelta ez dotsuen erain ba egun baten?
- Bai, ba, haxe gixonak.
- Alaba: Eta oillu ez dotsuen atrapa?
- Ez doskun atrapa, ez, oillu azpi-azpixan geunkan ta.
- Alaba: Baiñe lelengoko egunin oillu ostu zenduenin ein gatzuen itto.
- A bai.
- Alaba: Ta gero eitten zeuntsen…
- Gero ez… gero amak esan oskun /esaskun/ bihurtzeko kokota. Ia! Amak be zeoze esan biher oskun/bizkun/.
-A! Itto zako barrun?
- Alaba: Zakun barrun itto.
- Zakun barrun itto.
- Alaba: Bai. Gero eitten otsen /etxetzen/…
- Baiñe harek be balixo eban, harek ez eukan ixe.
- Alaba: ... gero kokota bihurtu.
- Guk jan...
-Sufrimiento gitxia kotxauak harek ordun.
- Guk jan [momentuz] baitte zea be! Pentsaixun, amak beatzi... zortzi umen amak... ta aume zarra ta…
- Alaba: Zazpi, ama.
- Zazpi.
- Zazpi eta bestiaz aldin.
- E?
- Alaba: Zazpi, ama…
- Alaba: Zazpi. [Zazpixeko] Agurtxu hildde eguan ta.
- Zer?
- Alaba: Gerrie baiño ariña ez zan hil ixeko Agurtxu?
- Hil zan, bai.
- Alaba: Gerrie baiño ariña. Zazpi.
- Zazpi.
- Bueno, dana dala, zazpi edo zortzi edo beatzi edo… badait asko giñana.
Egilea(k): Nerea Larrañaga (Ondarroa BHI)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!