Umea izandakoan, gerra etorri
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-001-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ezkondu eta gerra etorri zen. Mikaelak umea eduki berria zuen, eta gizona gerrara joan behar izan zen. Sarritan umea hartu eta baserrira joaten zen, Hernanira. Ondarroatik irteteko baimen berezi bat behar izaten zuten. Erreketeak bi-hiru aldiz joan zitzaizkion Mikaelari, gorria zelakoan.
- Proiektua: Dialektologia-EHU
- Elkarrizketatzailea(k): Ander Ramos Elordi
- Data: 2003(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:02:19
- Erref: OND-001/003
- Kodifikatzailea: Irati Lizeaga
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Ihes egin beharra , Politika » Gerra zibila (1936-1939)
Transkripzioa
- 36xan gerri etorri zan eta, gerri etorri zanin, ba, bueno, ordurako, ba, ezkondu giñan. Ezkondu giñan ta ordun, ba, maixatzan 16xan ume bat euki neban, semi. Eta hillan... hori maixatzin, 36xan, gerran zerin. Eta juliuan etorri zan, ba, gerri, 18xan. Ta gero, ba, ni geatu nitxan Ondarrun ta neure gixona jun zan gerraa. Eta, klaro, gerran ibili zan batea ta bestea ta ni, ba, neure umiaz, ba, hamentxe Ondarrun. Eta sarrittan juten nitxan, ba, neure umi hartu eta, ba, baserrire, neure aumana, ze aumak beti esaten ostan, ba, juteko eta halantxenik eta juten nitxan baserrire.
- Hori Hernanire?
- Hernanire, bai. Ba juten nitxan baserrire Hernanire umiaz, eta hantxe igual eitten neban, ba, hillebete, edo bi edo, hantxe. Ze ordun gerra denporan Ortizen fabriki be zarratute euanetik, ez dotsen /eztotzen/ lagaten iraitxen, ta ba hantxe. Ta gero, ba, etxea. Ta klaro, ordun hamendik urteteko salbokonduktu bihir ixaten zan. Ondarrutik urten bihir bagendun, salbokonduktu ataten neban.
- Hori zer zan permisu edo?
- Bai, permiso bat; bai, paper bat firmaten oskun eta, ba, hantxe auditorixan eitten oskuen hori. Eta, ba, hantxe emoten oskuen /emotezkuen/ [paperra], salbokondukto bat, ba, noa guzen ta dana. Eta juten nitxan hara. Eta gero, ba, hillebete edo ein ta etorten nitxan. Eta ba, bai, 2 ero 3 bidar etorri jatazen reketik ordun, ba, etxea, ze esaten otsela herrixan ba gorrixetaku nitxala. Klaro, gorrixak zin ordun ba Francon kontra ebizenak, ofizial... Eta grazixak hareaz salbokonduktuaz, haixe erakusten netsen zelanik neukan permisu.
- Demostra, ez?
- Bai, haixe demostraten neban. Eta ha demostra ezkeo, ba, bueno, ba ia libre lagaten ostan /laateoztan/, baiñe 2-3 bidar holantxenik etxea etorri jatazen deteniutea, ba, eskapa ein nebala gixonaana ta. Eta, ba, halantxenik, gero, ba, klaro.
Egilea(k): Mikel Badiola (Ondarroa BHI)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!