Oñati (Gipuzkoa)

Karobiak behar zuen egurraren inguruko azalpenak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-179-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Narrak erabiltzen ziren egurra eramateko. Egur asko behar izaten zen. Zelako egurrak sartzen zituzten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta, hori, lehen esan doune, zenbat egur, zenbat burdikada, pentsatzen ziñuen aurretik?
- Bai, jakiñian egoten dia, e? Bai, jakiñian egoten da.
- Eta zelan kalkulatzen zan, burdikadaka? Edo zelan?
- Ba, narrak kontaitten zien. Narrak [...], ba, burdixak ebalteko, hor etxe-onduen daoz paraje... bide estuak. Eta izaten zien narrak.
- Narrak zer da, lera moduko batzuk?
- Bai. Ez, leren modukuak ez, eurekin eitten zan narrak. Oseake, pago, ba, besuen tamaiñokua, ezta? Holakua. Harek lakatzen bat eukiko eben, zerien, egokixenak ifiñi azpittik eta haren gaiñera pillaketan zan holako pillo bat. Lotu kataiaz, korrredizuan hartu ta...
- Eurekin ein halako karro moduko bat... Eurekin...
- Bai, eurekin. Ta hareik eruaten zien karobi-ondo hortara.
- Baiña zerekin? Idixekin ala...?
- Behixekin.
- Behixekin...
- Idirik oso gutxik [zeukan hemen] orduan, karretero ibiltten zien batzuk besteik ez. Oso idi gutxi euen. Gero bai. Gero [... zien behixakin]. Behixekin eitten euen [horreik] lana. Behixek eitten eben lan hori. Uooooo! [Behi...]
- Eta holako zenbat? Ez dakit, ehun edo... zenbat? Ala ezin da kalkulau hori?
- Ez, ez, ez, bada. Ez dakit. Uste dot hirurogei nar ziela. Fijo-fijo esateko ez nao.
- Bai, hirurogei bat bai, ezta? Zenbat egur, e?
- Bai, bai. Ba, denpora asko bihar izaten zan. Ta luzeeria, ba, lau-bost metrokuak, e? Txaria izaten zan. [...] esaten zan, baiña ya tamaiño modu hontako sendaerakuak. Tamaiño modu hontako sendaeria be bakarrik ez da ona batzutan.
- Zer zian herri-basuak?
- Ez, partikularrak. Partikularrak. Herri-basuetan ez zan eitten. Ta holako sendua bakarrik danian, bai, berotasuna be botaten daue ta eitten da horrekin noixian behin, baiña pittin bat mehetxuauak hobeto zertzen xau. Aguruao hartu eitten [dau eze]. Sua hartu eitten dau, ba, e? Eta lehen esan dou ba, otia? Otiak... giro onian bihar, e? Giro onien dauen otiak gora su harek etara eraitten xao, zeatik eitten dau "bffuu!", sua bizixa eitten dau ta. Ta [harek] suak be karobixan alleau ein bihar dau gora danak erreko badia. Han su pittintxo bat eindda behian bakarrik [...] ez dia eitten.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia